Frankismoa Euskal Herrian (1950-1970): Garapena eta Oposizio Berria

Historia2,84 KB

1950eko Hamarkada: Isolamenduaren Amaiera eta Oposizioaren Krisia

Hamabost urteren ondoren, antifrankistak nekatuta zeuden, eta erbesteratu batzuk itzuli egin ziren. 50eko hamarkadan, gainera, Francok Vatikanoarekin eta AEBekin hitzarmenak sinatu zituen (1953). Gerra Hotza zela eta, Franco Mendebaldeko blokean onartu zen, diktadura izan arren, eta horrela herrialdearen isolamendua amaitu zen. Francok Europar Batasunean sartzeko eskaera egin zuen, baina ez zuten onartu.

Ondorioz, 1951n, Eusko Jaurlaritzak Parisen zeukan egoitza frankisten esku geratu zen. Oposizioaren krisia konpontzeko, Prietok (PSOE) estrategia bat eraman zuen aurrera: errepublikar sozialistak eta monarkiko demokratak elkartzea. Hala ere, honek alderdiak gehiago zatitzea besterik ez zuen eragin. Arazo gutxien zituen alderdia EAJ zen, eta 1953-1957 bitartean berregituratu egin zen.

1960ko Hamarkada: Garapen Ekonomikoa eta Gizarte Berria

Teknokrazia eta Industrializazioa

1960tik aurrera, aldi teknokratikoa hasi zen Espainian. Garapen horrek Espainia autarkiatik atera zuen, eta dinamika ekonomiko-sozial berria hasi zen. 60ko hamarkada industrializazio garaia izan zen Euskal Herriarentzat (lau probintzietan), eta kontsumismo gizartea sortu zen.

Kooperatibismoaren Gorakada

Garai hartako finantza beharrek kooperatibismoaren sorrera bultzatu zuten Gipuzkoan. Adibidez, lehenengo kooperatiba, Ulgor, Arrasaten sortu zuen J. M. Arizmendiarrietak.

Gizarte mailan, aldaketa handiak gertatu ziren:

  • Inmigranteak iritsi ziren, gizarte anitzagoa eta konplexuagoa sortuz.
  • Populazioa handitu zen.
  • Azpiegitura falta nabarmena zen.

Kontsumo gizartea sortu zen telebista, autoa eta turismoa iristean. Hala ere, politikari dagokionez, ez zen aldaketarik egon.

Oposizio Tradizionalaren Gainbehera eta ETAren Agerraldia

Garai hartan, ohiko oposizioa krisialdian zegoen, eta euskaldunen gehiengoa frankismora moldatuta zegoen. Erregimenak errepresioa pixka bat arindu zuen hasieran. Dena den, ETAren ekintzen ondorioz berriro gogortu zuten errepresioa.

Horrela, 60ko hamarkada erdialdean oposizio berria agertu zen, Leizaolaren gobernuaren (Eusko Jaurlaritza) gainbehera eraginez.

Eliza Katolikoa Oposizio Berri Gisa

Oposizio berri bat Eliza Katolikoa izan zen, politizatu egin baitzen. Euskal Herriko kleroa abertzalea zen, eta ondorioz, errepresio gogorra jasan zuen.

Hala ere, 60ko hamarkadatik aurrera, Vatikano II. Kontzilioaren eraginez, jarrera militante eta nazionalista hartu zuen. Horren erakusle nagusiak hauek dira:

  • 1960an erregimenaren politiken kontra egin zuten idatzia.
  • 1974an Antonio Añoveros Bilboko apezpikuak Euskal Herriko egoera salatzeko emandako sermoia.

Deskargatu

PDF Word HTML