Frankismoa Euskal Herrian (1937-1960): Zapalkuntza eta Erresistentzia

Historia2,63 KB

Frankismoaren ezarpena eta lehen urteak Euskal Herrian

1937ko ezarpena eta zapalkuntza

Espainian 1939an Gerra Zibila amaitu zen arren, Euskal Herrian 1937an ezarri zen Francoren erregimena, Bizkaia nazionalen esku geratu zenean. Frankismoak gogor eraso zien euskaldunei, eta beste lurraldeek izan zituzten ondorio berberak jasan zituen Euskal Herriak. Hizkuntzak, ohiturak eta kulturak zapalkuntza handia izan zuten.

Erregimenaren ezarpenarekin batera, eskubide eta ideiak zapaldu ziren, eta homogeneotasuna (eredu berbera estatu osorako) ezarri zen aspektu soziopolitiko, ekonomiko eta kulturalean (hizkuntza, erlijio katolikoa...).

Ondorio soziopolitikoak eta ekonomikoak

Gerrak izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen (gosea, salneurrien igoera…), eta autarkiak ez zuen hobetu. Espainia osoan ezarri zen erregimenaren ondorioz, krisi kulturala eta politikoa nagusitu ziren. Lurraldea nazioartetik isolatuta zegoen, autarkia nagusi zen, eta 50eko hamarkada amaiera arte ez zen ekonomia hobetu.

Horrez gain, diktaduraren lehen hamarkadan errepresioa oso handia izan zen. Erregimenaren kontrako komunikabide guztiak itxi egin zituzten, eta Euskal kulturarekin zerikusia zuen guztia gogor zigortzen zuten, bereziki nazionalismoa. Debekuen artean zeuden:

  • Aurkako prentsa.
  • Euskaraz hitz egitea.
  • Euskal izenak erabiltzea.

Oposizioa eta erresistentzia

Oposiziokoek, barnetik zein erbestetik, erregimenaren aurka egin zuten, nahiz eta ezkerreko indarrak (PSOE eta PCE) zatituta egon eta indar gutxi izan. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak (Agirre buru) oposizioko alderdiak bildu zituen erbestean, eta errefuxiatuei emandako laguntzari esker, ospe handia lortu zuen.

Erbesteko Eusko Jaurlaritza eta Baionako Ituna

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Euskal Herriko oposizioko alderdiek Baionako Ituna sinatu zuten, Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde. Urte hartatik aurrera ekintza garrantzitsuenak egin zituzten, horien artean:

  • 1947ko erreferendum frankistan abstentzioaren aldeko kanpaina.
  • 1947ko eta 1951ko greba orokorrak.

Hala ere, erregimenak greben aurka errepresio gogorra egin zuen eta ez ziren nahikoa izan erregimena erorarazteko.

50eko hamarkadaren amaiera eta aldaketa ekonomikoa

1960tik aurrera, aldi teknokratikoa hasi zen Espainian. Garapenak Espainia autarkiatik atera zuen, eta dinamika ekonomiko-sozial berria hasi zen. 60ko hamarkada industrializazio garaia izan zen Hego Euskal Herriarentzat (lau probintzietan), eta kontsumismo gizartea sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML