Fluxu zirkularra

Ekonomia1,92 KB

METODO DINAMIKOAK

Abantailak: -kutxa fluxu garbi guztiak eguneratu egiten dira eta beraz, momentu berdinean baloratzen dira, denborak diruaren balioan duen eragina kontuan hartuz. -Hasierako despoltsapena ere momentu berdinean dagoenez, kutxa fluxu garbi metatuak hasierako despoltsapenarekin erraz konpara daitezke.

Desabantailak: -Ez du inbertsio proiektuaren errentagarritasuna kalkulatzen. Erabiltzen den kapitalaren eguneratze tasa inbertitzaileak exijitzen duen gutxieneko errentagarritasuna da. -Inbertsioa egin ala ez, ez dago proiektuko datuen menpe, baizik eta inbertitzaileak ematen duen datu baten menpe.

METODO ESTATIKOA
Abantailak: -Kalkulatzeko eta aplikatzeko erraza. -Merkea, horregatik erabiltzen da kostu txikiko inbertsioak hautatzeko, hauetan, beste metodo egokiagoak erabiltzearen kostuak merezi ez duelako. -Proiektuaren likidezia neurtzen du, inbertsioa berreskuratzearen abiadura neurtzen duelako.

Desabantailak: -Inbertsioa berreskuratu aurretik, Kutxa Fluxu Garbi horiek noiz lortu diren ez du kontuan hartzen, eta guztiak batzen dira.  -Diruak  momentu ezberdinetan balio ezberdin bat duela ez du kontuan hartzen. Urte ezberdinetako euroak homogeneoak izango balira bezela batzen dira.
-Behin inbertsioa berreskuratuta, ondorengo Kutxa fluxu garbiak ez ditu kontuan hartzen. -Ez du inbertsioaren errentagarritasuna ez mozkina neurtzen.

Deskargatu

PDF Word HTML