Filosofia eta Mitoen Arteko Harremanak

Filosofia eta etika3,88 KB

1.- Zer da mito bat?

Jainko-jainkosen edo heroien ekintzetan oinarritutako alegiazko kontakizun bat.

2.- Zeri deritzogu magia?

Espirituak existitzen direla onartzeari.

3.- Zertan dira desberdinak transzendentea eta immanentea?

Immanentea dena mundu honetan dagoena da; transzendentea, berriz, beste mundu bati dagokiona da.

4.- Zer lekutan sortu zen aldi berean filosofia K.a VI. mendean?

Grezian, Txinan eta Indian.

5.- Zer helburu du filosofiak?

Sortzen zaizkigun galdera nagusiei errotiko erantzunak ematen saiatzea arrazoimena erabiliz.

6.- Zer erlazio dago zientzia eta filosofiaren artean?

Esperimentuak eginez erantzun ezin daitezkeen galderei erantzuna ematen saiatzen da filosofia.

7.- Zertarako balio du filosofiak?

Filosofia lagungarria izan daiteke jaso ditugun ideiak zalantzan jartzeko eta gure iritziak kritikaren bidez lantzeko.

8.- Zergatik sortu zen Filosofia Egeo itsasoko uharteetan eta ez kontinente barruan?

Uharte horietan merkataritza gune garrantzitsuak zeudelako.

9.- Nola deitzen zaie lehen filosofoei?

Presokratikoak, filosofo zaharrak.

10.- Zer adierazi nahi du “antropomorfiko” hitzak?

Gizaki itxura hartzen duela.

11.- Zer adierazten du “logos” hitzak?

Logos hitzak, “arrazoia” eta “hitza” esan nahi du.

12.- Naturako zein elementu zen lehen printzipioa Miletoko Talesen arabera?

Ura.

13.- Nor izan zen Konfuzio?

Ekialdeko filosofia sortzailea eta teorialaria.

14.- Hauetako zeintzuk erabiltzen dute arrazoimenaren zentzu praktikoa?

Etika eta Filosofia Politikoa.

15.- Pentsalari hauetatik zeintzuk ez dira presokratikoak?

Protagoras eta Gorgias.

16.- Zertan datza kristautasunak ekarri zuen ikuskera berria?

Gizakiak, dimentsio naturalaz gain, alderdi espiritual bat duela.

17.- Filosofo hauetatik zeintzuk bizi izan ziren Antzinaroan?

Platon eta Aristoteles.

18.- Zer da Eskolastika?

Erdi Aroko eskoletan XIV. eta XV. mendeetan garatu zen filosofia.

19.- Zer da Berpizkundea?

XV. mendean Italian sortutako mugimendu kulturala.

20.- Zeri erantzuten saiatu zen Marxen filosofia?

XIX. mendean industrializazioa dela eta, sortu ziren klase sozialen arteko gatazkei erantzuna ematen saiatu zen.

21.- Filosofo positibisten esanetan...

Erlijioak sortutako nahasmendua, aurrerapen zientifikoen esker gaindituko da.

22.- Autore hauetatik zein da Positibista?

August Comte.

23.- Zein bi jainko mitologiko berreskuratu nahi izan zituen Nietzschek?

Dionisos eta Apolo.

Deskargatu

PDF Word HTML