Filosofia: Mitoak, Literatura, Erlijioa eta Metodoak

Filosofia eta etika2,39 KB

Filosofia eta mitoa

Mitoen pentsamoldea antropomorfikoa da eta arbitrariotasuna naturako gertaerak azaltzeko ezaugarri nagusia da. Filosofiak hori gainditu nahi du arrazoimena erabilita.

Filosofia eta literatura

Literaturak imajinazioa erabiliz kokatutako egoerak eta pertsonaiak sortzen ditu. Filosofia arrazoimenean oinarritzen da. Mahaigaineratzen dituen galderak erantzuteko argudioak sortzen ditu eta diskurtso sistematikoak lantzen ditu.

Filosofia eta erlijioa

Erlijioak zalantzarik gabeko egietatik abiatzen dira. Filosofiak ez du eztabaidatu gabeko egiaztapenik onartzen. Erlijioa, beraz, fedean oinarritzen da, eta filosofia arrazoimenean.

Filosofia, gaur egun zertarako?

Filosofia jakintza kritiko eta zorrotza da, eta errealitatearen eta arrazoimenaren egitura ezagutzea du helburu. Gaur egun, zientziak, teknologiak eta teknikak ia errealitate guztiaren menpe daude; eta gizarte aldaketa oso azkar gertatzen dira, beraz, filosofia inoiz baino garrantzitsuagoa da, adibidez:

  1. Jakintza arrunta aurreiritziz beteta dago. Beharrezkoa da gogoeta egitea, gainditzeko lagunduko diguten irizpideak lortzeko.
  2. Jakintza positiboek ez dute natura errealitateari buruzko haien aurreiritziak zalantzan jartzeko tresnarik.
  3. Beharrezkoa da jarrera kritikoa gure bizitzentzat zentzuzko helburuak jakiteko.
  4. Gaur egun mugikorrak oso arriskutsuak izan litezke, eta limiteak pasatu ahal dituzte.

Dedukzioa eta indukzioa

Induzitzea arrazoitzea da, kasu multzo batetik, ondorio orokor batera iristeko. Osoa izango da kasu guztiak ezagutzen badira, bestela osatugabea izango da. Osatugabea bada, ondorioa ez da egiazkotzat joko, probabletzat baizik. Dedukzioa baieztapen baten frogapena edo horren aldeko argudioa da, premisa batzuetatik konklusio batera helduz, logikaren arauetan oinarrituta.

Metodo hipotetiko deduktiboaren urratsak

  1. Ebatzi gabeko arazo bat proposatzen da behaketa eta esperimentazioa oinarri hartuta, ondoren arazo horri dagokion hipotesiak ematen dira; azken hori egiteko ezinbestekoa da ikertzailearen irudimena.
  2. Hipotesi horiek matematikoki formulatzen dira eta haietatik enpirikoki frogagarri diren ondorioak deduzitzen dira.
  3. Deduzitutako ondorioak enpirikoki frogatzen dira egiaztapena (bat egiten badute) eta faltsatzea (ez badute bat egiten). Hipotesia frogatu denean lege egiten da.

Deskargatu

PDF Word HTML