Filosofia Helenistikoa eta Erromatar Inperioaren Ondarea

Filosofia eta etika3,12 KB

1. Filosofia Helenistikoa: Intimitatea eta Zoriontasunaren Bilaketa

Filosofo askok intimitatearen eremuan eta norberaren zorionean bilatu zuten babesa. Pentsamenduaren hiru joera nagusiak hauek dira:

Epikureismoa

Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, eskola bat sortu zuen non emakumeak eta esklabuak onartzen zituen ikasle moduan. Epikurok zioen gizakiaren zoriona gozamena dela, eta gozamen hori mina saihestuz lortzen dela, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona, gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean agertzen da. Demokritoren atomoen teoria eskuratu zuen, eta askatasun elementu bat sartu zuen: deklinazioa. Epikurok zioen zatitu ezinezko unitate horiek unibertsoa osatzen dutela, baita arima ere, gorputzarekin hiltzen dena. Egia lortzeko, hitzen esanahiak garbi definitu behar dira.

Estoizismoa

Zenon Zitiokoa (K.a. 336-264). Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea zen, eta hori munduarekin harmonian bizitzean oinarritzen zen. Zoriontsua izatea bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematen duen egokitze ahalmenaren bitartez. Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen espiritu dibinoa dago. Hizkuntzaren erabilera logikoa izan zen estoikoen gai nagusia; zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituzten. Bost esaldi estoizismoa laburtzeko:

  • Erabaki egin nahi duzuna, eta gero egin.
  • Orainean bizi.
  • Errealitatea onartu.
  • Ez kezkatu kontrolatu ezin duzunagatik.
  • Ikasi zure akatsetatik.

Eszptizismoa

Pirron Eliskoa (K.a. 360-270) eta Timon Fliuntekoa (K.a. 320-230). Eszeptikoek uste zuten arrazoiak ez zuela egia deskubritzeko gaitasunik. Ideia nagusiak:

  • Gauzak nolakoak diren ezin da ezagutu.
  • Faltsua eta benetakoa ez dira existitzen.
  • Ez dago erabateko ezagupenik, eta hura bilatzea lasaitasun eza dakar.

Helburua lasaitasuna edo ataraxia lortzea da. Kanpoan dagoenak ez du garrantzirik. Itxuraren munduan bizi gara; batzuetan, frogagarriena aukeratu behar da.

2. Greziarren Ondarea Erroman

Erroma potentzia politikoa eta kulturala izan zen. Greziaren ondare artistikoa, literarioa, zientifikoa eta filosofikoa jaso eta egokitu zituen.

  • Zizeron (K.a. 106-43) eta Varron (K.a. 116-27): Grekoen lanak latinera itzuli zituzten, hala nola, Aristoteles, Platon, Epikureismoa, Estoizismoa eta Eszeptizismoaren lanak.
  • Neoplatonismoa, Plotino (K.o. 205-270): Platonen filosofia eta gnostizismoa uztartu zituen. Bakarra: unibertsoa emanazio bidez sortzen da. Nous: ideia platonikoaren iturria, eta hortik dator Arima. Gizakia Bakarrera itzuli behar da, horretarako jakintza eta bertutezko bizitza eraman behar dira.

Deskargatu

PDF Word HTML