Filosofia eta Arte Erromanikoa: Agustin, Tomas eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika8,46 KB

Agustin Hiponakoa: Jainkoaren Hiria eta Munduaren Hiria

Filosofia honetan, gizadiaren historia bi hiriren arteko borrokatzat hartzen da: Jainkoaren Hiriaren eta Munduaren Hiriaren arteko gatazka gisa. Agustinen arabera, gizakia bi taldetan banatzen da:

  • Jainkoa baino gehiago maite dutenak, hau da, munduko hiritarrak.
  • Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak, zeruko hiritarrak.

Bi hiriek bi bizimodu adierazten dituzte: bata gorputzari dagokiona, egoismoa goraipatzen duena, eta bestea arimari dagokiona, Jainkoa lehenesten duena. Jainkoa hautatzen dutenak Jainkoaren Hirian bizi dira; beren burua goraipatzen dutenak, berriz, Munduko Hirian. Lehenak Jainkoagana hurbiltzen dira, eta bigarrenek mundua dute helburu.

Bi hiri horiek, Jainkoaren Hiria eta Munduko Hiria, historian nahasita ageri dira, baina amaieran bereiziko dira. Bi hirien arteko borroka denboraren amaiera arte luzatuko da, azken epaiketaren egunean Jainkoaren Hiriak garaipen behin betikoa lortuko duelarik.

Erromatar Inperioaren Gainbehera

Erromaren gainbehera ez da munduaren amaiera, baizik eta etapa baten amaiera. Agustinen arabera, erromatar batzuk kristau izatea ez zen gainbeheraren arrazoia, baizik eta guztiak kristau ez izatea. Erromaren ahultasuna paganoen luxuek eragin zuten, eta kristautasuna zen azken itxaropena.

Arte Erromanikoa: Arkitektura, Eliza eta Monasterioa

Arkitekturaren Ezaugarriak

  • Helburua: Eraikin sendo, iraunkor eta merkeak.
  • Ezaugarriak: Horizontaltasuna eta espiritualtasun berezia.
  • Adibidea: Aralarko Done Mikel.

Oinplanoak

  • Forma: Gurutze greziarra edo latina.
  • Eliza erromes bideetan: Hiru nabe (erdikoa altuagoa), abside erdizirkularra, kripta, girola, kapera gehiago eta nartexa (portikoa).

Eraikuntza Elementuak

  • Materialak: Harria nagusi; egurra gutxitu.
  • Euskarriak: Zutabeak eta pilare konposatuak; kapitel historiatuak (eszenak, animaliak).
  • Arkuak: Erdi-puntukoak; bao gutxi eta txikiak (iluntasuna).
  • Gangak: Kanoiganga, ertz-ganga, zinborio gaineko kupula; muinoak eta kontra-hormak bultzadak eusteko.

Eliza

  • Tamaina eta kokapena: Nekazari eremuetan eliza txikiak; hirietan handiagoak, erromes bideetan katedralak barne (adibidez, Konpostelako Donejakue).
  • Sinbologia: Jainkoaren etxea, geometria arrazionalaren arauekin.
  • Mikrokosmosa: Espazioak Jainkoaren zerua eta lurra adierazten ditu (absidea zeruko elementua, nabeak lurra).
  • Gorputz sinbolismoa: Burualdea Kristoren burua, transeptua besoak, eta aldarea bihotza.
  • Ekialderantz orientazioa (Kristo argi bezala).
  • Aurrealdea:
    • Frantses eragineko elizek H egitura dute kanpaidorre erantsiarekin.
    • Italiar estiloak, berriz, kanpaidorrea aparte jarrita.

Monasterioa

  • Funtzioa: Botere, ekoizpen eta kultura gune handiak, estilo erromanikoaren hedapen garrantzitsuak.
  • Antolaketa: Clunyko abadia eredutzat, harresiz inguratuak.
  • Eraikinak: Klaustroa, liburutegia, kapitulu gela, sukaldea, eta artisau tailerrak.
  • Klaustroaren bizitza: Klaustroaren inguruan antolatua, otoitz eta meditazioan giro espirituala mantenduz, eskultura dekorazio zainduarekin.

Tomas Akinokoa: Jainkoaren existentziaren bost bideak

Tomas Akinokoaren teoriak dioenez, nahiz eta arrazoiak ezin guztiz ulertu Jainkoa, bai erabil dezake oinarri arrazionala bere existentzia egiaztatzeko, esanez, fedeak eta arrazoiak balio bera dutela.

Jainkoaren existentzia arrazionalki azaltzeko bost bide daudela proposatzen du:

  1. Mugimenduaren bidea: Munduko gizaki eta objektu guztiak etengabeko mugimenduan daude, baina ezin dira beren kabuz mugitu; ondorioz, lehen motor bat egon behar du, Jainkoa.
  2. Kausaltasunaren bidea: Gauza guztiek dute kausa bat, baina ezin da kausa-kate amaigabe bat egon; beraz, lehen kausa Jainkoa da.
  3. Kontingentziaren bidea: Munduan izakiak kontingenteak dira, hau da, existitu daitezke edo ez, eta noizbait ez ziren existitu. Baina dena kontingentea izango balitz, ez zen ezer existituko. Zerbait existitzeko orain, betidanik egon den izaki bat egon behar da, izaki kontingente guztiei sorrera ematen diena, Jainkoa.
  4. Perfekzioaren bidea: Ikusten ditugun gauzek perfekzio, edertasun, zintzotasun eta beste nolakotasun maila ezberdinak dituzte; hauek perfekzio gorenarekin konparatzen dira. Hau Jainkoa izanik.
  5. Helburuaren bidea: Naturan eta gizakietan orden bat dago, zeintzuek helburu bat duten. Hau ezin da kasualitatez sortua izan; mundua bide baterantz eramaten duen adimen goren batek egina izan behar du.

Zoriontasunaren Kontzeptua Filosofian

Zoriontasuna beti izan da gizartearen eta pentsamendu filosofikoaren ardatz nagusietako bat.

Oker daude nahi bezala bizi direnak zoriontsu direla esaten dutenean (ez dira filosofoak), baina egia ezetz dela da. Komeni ez zaizkigun gauzak irrikatzea egin dezakegun gauzik txarrena baita, okerragoa da nahi duzuna ez lortzea komeni ez zaizuna lortzea baino.

Antzinean, Erromatar Inperioaren gainbeheraren bitartean, bi pentsamendu ezberdinen artean (kristauak eta paganoak) gatazka esanguratsu bat egon zen. Honen ondorioz, Agustinek, Jainkoaren Hiria izenezko obra idatzi zuen egoeraren kritika bat egiteko.

Agustinek zioenez, bi hiri ezberdin topa ditzakegu: Jainkoaren Hiria eta Lurreko Hiria. Jainkoaren Hiriak kristau guztiak osatzen ditu, hau da, Jainkoarekiko maitasuna dutenak eta Jainkoarengan justizia eta egia bilatzen dutenak. Horien ustez, Jainkoa ezagutu dezakezun gauzarik hoberena da, eta benetako egia lortu ahal izateko Jainkoan sinetsi eta legeak jarraitu behar dituzu. Lurreko Hirian bizi direnak, ordea, paganoak izango dira, hau da, beren burua Jainkoaren gainetik jartzen dutenak eta Jainkoan sinesten ez dutenak. Pagano horiek plazerra aurkitzen saiatuko dira bakarrik, material fisikoen bitartez, ez Jainkoaren bitartez.

Noski, horrelako pentsamendu hain ezberdinak izanda, ez ziren ongi moldatzen eta hauen artean hainbat borroka sortu ziren. Borrokak amaigabeak ziren, hau da, historia osoan zehar borrokak ez ziren amaitu eta gaur egun borroka horiek jarraitu egiten dute. Agustinek behin baino gehiagoetan Jainkoaren Hiriak garaile atera zirela esan zuen, baina hau soilik teoria bat da.

Zoriontasunaren Ikuspegiak: Agustin, Nietzsche eta Platon

  • Agustin Hiponakoa: Zoriontasuna Jainkoarekin lotu zuen eta adierazi zuen Jainkoaren ezagutza izango zela gizakiaren zorionaren iturburu nagusia. Bere iritziz, zoriontasuna ez da munduko ondasunetan oinarritzen, baizik eta Jainkoarekin lotura sakona izatean eta egiak ezagutzean lortzen da. Gizakia zoriontsu izango da Jainkoa eta egia ezagutzen dituenean, eta horrek epe luzeko zoriontasuna ekarriko dio.
  • Friedrich Nietzsche: Zoriontasunaren bila mundu espirituala alde batera uzten zuen eta, mundu fisikoan oinarrituta, ondasun materialekin eta bizitzaren plazerrekin zoriontsu izan daitekeela proposatzen zuen. Nietzschek, gizartearen estereotipoak zalantzan jarriz, argudiatzen zuen zoriontasuna ez dela mundu espiritual batean edo fedeetan aurki daitekeen zerbait, baizik eta gizakiak mundu errealaren onurak eta baliabideak erabiliz lortu behar duela. Zoriontasuna, beraz, gizakiak inguruan dituen ondasun materialekin eta bere eguneroko bizitzako esperientziekin lor daiteke.
  • Platon: Platonen ideiak jarraituz, zoriontasuna lortzeko ongia bilatu behar da, eta horretarako, askotan, fedeak eta erlijioak funtsezko papera jokatzen dute. Kristautasunean, adibidez, fedeak zoriontasuna ekartzen du, baita betebeharrak betetzean eta espiritualtasunean errotzean.

Gizakiaren zoriontasuna askotan subjektiboa eta aldakorra da. Zoriontasuna hainbat bide eta ikuspegi desberdinetatik lor daiteke, eta bakoitzak bere esperientzian eta balioetan oinarritzen da. Horregatik, ez dago zoriontasunaren bide zehatzik, eta askotan pertsonaren inguruneak, balioek eta esperientziek eragiten dute.

Deskargatu

PDF Word HTML