Existitzen den oro jainkoa dauka azken gauza santo tomas
Texto de (2020,17,14) Laburpena: Testu honetan "ama" goraipatzen da filosofia lortu izanagatik. Zizeronen "Hortensius" lanarekin alderatzen da,lan honetan filosofia defendatzen da. Zoriona norberaren nahien arabera bizitzean datzala kritikatzen du, komeni ez dena desiratzeak zorigaitza dakarrelako. Egokiena ez dena lortzea norberak nahi duena ez lortzea baino okerragoa dela argudiatzen da, borondatearen gaitzak zoriaren ondasunak baino gaitz handiagoak ekartzen baititu berekin.
Definizioak: Filosofia: Filosofial egia lortzeko bidea. Agustinentzat arrazoia (filosofia) bere kabuz bakarrik ezin du egia lortu, eta horregaitik arrazoiak fedearen (teologiaren) argitzapena behar du egia eskuratzeko.
Zoriontsu: Egokia dena lortzen, pozik izango da gizakia, zeren nahi ba duzuna gaizki ba dago eta lortzen ba duzu, horrek ez du ekarriko zoriontasuna. Zorionatasuna bihotza aseko zuen egia da. Egia absolutu hori. (jainkoa) ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Egia hori egia posible gutien neurria da.
Texto de (2018,11) Laburpena: Akademikoak beti egiaren bila doaz egia ezagutu nahi dutelako baina ez dute egia aurkitzen eta horrela ezin dute zoriontsuak izan zeren ez daukate nahi dutena, ondorioz akademikoa ez da jakintsua.
Definizioak: Akademikoak: Akademikok ogiaren atzetik dabiltzan pertsonak dira, ez dira zoriontsuak ezta jakintsuak.
Jakintsu: Jakintsuak dira Zoriontsuak direnak, egia aurkitzen dutenak, Agustinen ustez, Egia absolutua Jainkoa da, orduan Jainkoa aurkitzen dutenak jakintsuak izango dira eta zoriontsuak ere izango dira.
Zorionduna: Nahi duena lortzen dena zorionduna izango da. Texto horren arabera, akademikoak ez dira zoriontsuak zeren bilatzen ari direna (egia) ez dute aurkitzen, orduan akademikoak ez dira ez zoriontsuak ezta jakintsuak.
Agustinen idatzietan: Jainkoaren Hiria + Lurreko Hiria. ( 2020,18,14,11) Hiponako pentsalariak Jainkoaren Hiria idazlana jentilen era- soei aurre egiteko idatzi zuen, hots, Eliza kristaua babeste- ko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen baitzioten Elizari. Jainkoaren Hiria idazlanean, Erdi Aroko ideietan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki, kristaua. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da. Agustinen Historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria. Munduko gizakiak bi taldetan banatuak ikusten ditu Agustinek. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, nork bere buruaren mespretxurai- no maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira; nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak. Azken hauek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dituzte, eta lehenen- goek, berriz, munduko errealitateak helburu. Bihurtzen. Dituzte. Jainkoaren eta lurreko hiritarrak nahasirik daude historian zehar. Gero, azken epaiketan, banandu egingo dira; batzuk sarituak eta besteak zigortuak.
Agustin Hiponakoarentzat gaitza (2020) Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak (lurrikarak, ekaitzak, lehorte-ak, gaixotasunak...), eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak, adimen-ahultasunak, depresioak, bal ardadea, larritasuna, beldurrak...). Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik kusten du. Ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan; gauza ustelkorrak onak dira (Jainkoak sortu duen oro ona da). Gauzak ustelkorrak dira, zeren halakoak izan-go ez balira, Jainkoa izango bailirateke. Onak izango ez bali-ra, ez lirateke existituko. Beraz, existitzen diren gauza guz-tiak onak dira, baina ez absolutuki (guztiz) onak. Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina. Sor-kariak, izaki sortuak, giza natura, ordea, izatea duten neu-rrian dira onak. Horrela, izatearen proportzioan doa ongia; beraz, gaitza ezin har dezakegu ongiaren kontrakotzat. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da. Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramena-ren (liberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta giza-kia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena, bada, ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua dakarrelako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia.
Askatasuna eta gaizkiaren arazoa (2018,11)
Agustinek askatasunaren eta giza arazoen gaia ikuspegi teologiko eta filosofiko batetik jorratu zuen. "Aitorpenak" lanean, Agustinek askatasunaren nozioa esploratu zuen, giza borondatearekin eta jatorrizko bekatuarekin lotuta.
Agustinen ustez, askatasuna ez datza soilik aukeren artean aukeratzeko gaitasunean, baizik eta egiazko ondasun morala aukeratzeko gaitasunean. Hala ere, bere doktrinaren arabera, gizateriak gaizkirako joera bat heredatu zuen Adanek eta Evak Edeneko Lorategian egindako desobedientziaren ondorioz. Askatasuna, Agustinen arabera, Jainkoa bilatzeko eta maitatzeko gaitasunari lotuta dago. Gaizkiaren hautua, berarentzat, benetako askatasunaren desbideratze bat da, jainkozko graziaren bidez bakarrik gaindi daitekeen bekatuarekiko esklabotza. Giza arazoak, Agustinen ustez, Jainkoaren nahiaren eta gaizkirako joeren arteko tentsiotik sortzen dira. Zorionaren eta barne-bakearen bilaketa Jainkoaren nahimenari amore eman eta eraldaketa izpirituala ahalbidetzean bakarrik lortzen da. Zentzu honetan, Agustinek kristau teologian eragina izan zuen askatasuna Jainkoaren bilaketarekin lotzean eta giza izaerari datxezkion arazoei jainkozko irtenbidea proposatzean.
Fedea eta arrazoimena: ulertzeko sinetsi (2017,14)
Agustinen buruz, fede-kristaua da bere pentsamenduaren iturri nagusia. Agustinek fedea eta arrazoia osagarriak direla defendatu zuen, fedea arrazoiaren aurretik eta gidari dela argudiatuz. Agustinentzat, fedea jainkozko oparia da, adimena argitzen duena eta egiak giza gaitasunetik haratago ulertzea ahalbidetzen duena. Arrazoimena ez dela baztertu behar baieztatu zuen, baizik fedearen menpe egon behar duela, bere zerbitzari gisa jardunez. Fedeak, Agustinen ustez, ez du arrazoia ukatzen, goratu eta hobetu egiten du. Bere ikuspegiaren arabera, fedeak ulermen-esparru bat eskaintzen du, arrazoimenak errealitatea hobeto esploratu eta uler dezan. Fedearen eta arrazoiaren arteko sintesi honek eragin sakona izan du kristau tradizio teologikoan, fedea arrazoiketa prozesuan integratzearen garrantzia azpimarratuz, mundua osoago eta harmoniatsuago ulertzeko.