Euskeldun batzokijaren estatutuak

Historia3,35 KB

11. TESTUA: EUSKELDUN BATZOKIJAren ETSATUTUAK

1.-AURKEZPENA

Testu hau, lehen mailako testua da, Garai jakin bateko testua baita. Formaren aldetik, teoriko-doktrinala da, arau batzuk azaltzen direlako, Beraz, edukiaren aldetik, politikoa da. Honen egilea Sabino Arana izan zen eta euskal abertzaletasunaren lagunei zuzenduta Dago, honenbestez, publikoa da. 1894an idatzi zen Bilbon; Errestaurazioaren garaian, Maria Cristinaren erreginaordetzan. Bizkaiko industrializazioa martxan eta ia erabat Industrializatuta  zegoen unean. Helburua abertzaleentzako aisiarako zentro Bateko estatutuak  finkatzea izan zen.

2.- AZTERKETA :Testuaren gaia da zeintzuk izan behar ziren normak( arauak, legeak) Euskeldun Batzokija prestatzeko. Ideia nagusiak artikuluetan banatuta agertzen Dira:

1. art. Euskeldun Batzokijaren Helburuak , hau da euskal abertzaleen Arteko harremanak finkatzea, Jaun Goikua eta Lagi-Zarra lemaren azpian

2. Art. Euskeldun Batzokija Bizkai-Batzarraren Mende geratuko dela.

3. Art.Jaungoikuakontzeptuaren barruan erlijioa bera Sartuta zegoen: erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra izan behar zela. Eta Bizkaia horrelakoa izan behar zela,erlijio katolikoa hartzen du oinarri.

(4.Art.).Lagizarra:Euskal Foruak eta ohiturak berreskuratu behar zituzten; familia euskerianekin Bizkaia Osatuko zen eta hizkuntza ofiziala, euskara

(5.Art.). Eta.Jaun Goikua eta Lagi Zarra elkartuta Harmonikoki

(6.Art.). Euskal abertzaletasunaren bi oinarriak, ordena erlijiosoa eta Ordena politikoa bereiztuta

(7.Art.). Jaigoikua eta erlijioa politikaren gainean ezarrita

(8.Art.)Euskal Herriko osaketa, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe-Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa, Bizkaiaren ahizpak izanda, baina bakoitzak bere autonomia Partikularra murriztu gabe


4.-GARRANTZIA

Euskeldun Batzokijaren sorreraren helburu nagusiena Aranaren abertzaletasunaren aldekoak Erakartzea izan zen. Hori lortzeko, fundatu zuten lehenengo batzoki hau Aisiarako zentro bat izateko, horretarako  Estatutuak, arauak , legeak sortzen dira euskal nazionalismoaren Ideologia oinarrien arabera Bizkai Batzarraren estatutuen menpe geratuz eta Bere estatutuetan agertzen da Aranaren euskal abertzaletasunaren ideologia Estatu bat sortzeko, euskal nazionalismoaren lehenengo oinarria da.

Deskargatu

PDF Word HTML