Euskarazko Perpaus Elkartuak eta Komunikazioa

Hizkuntza eta literatura3,14 KB

Perpaus Elkartuak: Menderakuntzazkoak

Bi perpaus dira, baina maila desberdinekoak: bat perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa (perpaus nagusian txertatua). Sailkapena esanahiaren edo funtzioaren arabera edo formaren arabera egin daiteke.

Izen-sintagma Funtzioa (Zer galderari erantzun)

Perpaus Konpletiboak

  • -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko, baietz, ezetz...

Zehar-galderak (Galdera ez-zuzenak)

  • -(e)n, -n ala ez, -enetz...

Izenlagun Funtzioa Betetzen Dutenak

Erlatibozkoak

  • -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko...

Adizlagun Funtzioa Dutenak

Denborazko Perpausak

Perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak ekintza hori noiz gertatzen den.

  • Aurrekotasuna: baino lehen(ago), aurretik, orduko...
  • Gerokotasuna: ...eta gero, ondoren, ostean, -takoan, -nez gero, -(e)netik...
  • Berehalakotasuna: bezain laster, bezain pronto, bezain arin, eta berehala, -(e)neko...
  • Aldiberekotasuna: -(e)nean, -(e)n bitartean, -(e)n artean, -t(z)ean, -t(z)erakoan, -t(z)eaz batera...
  • Maiztasuna: -(e)nean...

Moduzko Perpausak

Ekintza nola edo zelan betetzen den adierazten dute.

  • -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez, -(e)n antzera, -(e)n gisan, -(e)n arabera, -(e)n heinean, -(e)nez, ba... bezala...

Konparaziozko Perpausak

Bi zati elkarrekin konparatzen dituzte.

  • Berdintasuna:
    • Kualitatea: -(e)n bezain
    • Kantitatea: adina, bezain, bezainbeste
  • Desberdintasuna:
    • Kualitatea: baino... -ago
    • Kantitatea: baino gehiago, baino gutxiago

Helburuzko Perpausak

Zertara edo zertarako galderei erantzuten diete.

  • -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, -t(z)earren, -t(z)era

Kausazko Perpausak

Ekintza zergatik gertatu den adierazten dute.

  • -(e)lako, ...eta, bait..., -(e)la eta, zeren ... bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren

Baldintzazko Perpausak

  • (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan...

Perpaus Kontzesiboak

Ekintza betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditu diren adierazten dute.

  • -(e)n arren, nahiz eta ... -(e)n, ba... ere, arren, -ta ere, -agatik...

Euskararen Normalizazioa

Azken urteotan euskarak aurrera egin du. Normalizatu arte, ordea, asko dago oraindik egiteko. Baina, zer da normalizazioa?

Komunikazioaren Eskema

Igorlea:
Mezua bidaltzen duena.
Mezua:
Igorleak hartzaileari adierazi nahi diona.
Hartzailea:
Mezua jasotzen duena.
Bidea:
Mezua adierazteko behar den oinarri fisikoa (airea, papera...).
Kodea:
Mezua adierazteko erabiltzen den sistema (hizkuntza, koloreak...).
Testuingurua:
Mezua interpretatzen duen inguruko informazioa, igorleak eta hartzaileak ezaguna dutena.

Deskargatu

PDF Word HTML