Euskarazko Liburugintzaren Historia (XVI-XVII. Mendeak)

Hizkuntza eta literatura11,11 KB

XVI. MENDEA: XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehenengo liburuak. Ehun bat urte lehenago moldiztegia asmatu zuten Alemania aldean. Aurrerapen honek izugarrizko bultzada eman zion kulturaren esparruari, oro har, eta liburugintzari bereziki. Europako zenbait tokitan Errenazimendua ari zen nagusitzen urte haietan. Grezia eta Erromako kultura klasikoen iturrietatik edan nahi da, gizona hartzen delarik munduaren erdigune eta neurritzat. Oraindik latina da mendebaldeko kultur hizkuntza; latinez kaleratuko dira libururik gehienak. Baina Europako zenbait herritako hizkuntzek ere urrats garrantzitsuak emango dituzte: italieraz, frantsesez, gazteleraz, ingelesez… Erlijioaren inguruan XVI. Mendean sortzen diren gatazkek ere azkartu egingo dute hizkuntza arrunten erabilera. Protestanteak izan dira lehenak euren testuak herri xeheak ulertzeko moduan publikatzen saiatuko direnak. Baina Trentoko kontzilioaren ondoren, katolikoek ere bide horri ekingo diote. Egileen artean Bernart Etxepare eta Joanes Leizarraga nabarmentzen zaizkigu.

Bernart Etxepare

  • Ipar Euskal Herrikoa zen, Nafarroa Beherekoa.
  • Elizgizona zen.
  • Nafarroako erreinuan izen ziren gerrak eta istiluak gertutik bizi izan zituen. Hori dela eta, espetxea ere ezagutu zuen. Atxilotzearen zergatiak ez daude oso garbi:
    1. Garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatu zioten.
    2. Arrazoiak politikoak baino gehiago moralak izango zirela uste dute.
  • Liburua 1545ean plazaratu zen Bordelen Linguae vasconum primitiae eta ondorengo ezaugarriak zituen:
    1. Poesia da (31 lerroko sarrera izan ezik)
    2. Gaiak:
      • Erlijio gaiak
      • Gai profanoak: maitasuna eta emakumearen goraipamena
      • Euskararen aldekoak
      • Gartzelaldikoa
    3. Euskalkia: Eki behenafarrera.

Joanes Leizarraga

  • Lehenengo prosalaria dugu.
  • Lapurtarra zen.
  • Katoliko eta protestanteen tirabirek bete-betean harrapatu zuten.
  • Erreforma kalbindarraren (protestantearen) eraginez sortu ziren idazle honen euskarazko lan guztiak. Nafarroako erreginak, katolikoen fedea arbuiatu eta Kalbin-en doktrina berriak onartu zituen. Ordurako galduta zituzten Albretarrek Hegoaldeko lur nafarrak, baina Ipar Euskal Herriko zenbait eskualdetako agintari ziren oraindik. Erregina, artean mendean zeuzkan lurraldeetan kalbinismoa ezartzen saiatu zen. Hartarako, herriari egokitutako irakurgaiak behar zituen eta Leizarraga zen nonbait zeregin hau mamitzeko pertsonairik aproposena. Horregatik honako lan hauek agindu zizkioten:
    1. Eliza berriaren kristau ikasbidea euskarara itzultzea.
    2. Testamentu berria itzultzea.
    3. Kalendera edo egutegia.
  • Euskalkiari dagokionez, lapurtera hartu bazuen ere oinarri, Behe Nafarreratik gertu dago eta Zubererako hitzak ere jasotzen ditu.

Esaera zaharren bilduma

Orain arte aipatu ditugun euskarazko emaitzak iparraldean sortu ziren. Hegoaldeko liburugintzaren lehen urratsak askoz apalagoak izan genituen. Bada, ordea, azpimarratzea merezi duen alor bat: esaera zahar edo errefrauena. Refranes y sentencias comunes en bascuence. Ez dakigu bilatzailearen izenik, Nafarroan publikatu arren, badirudi Bizkaia eta Gipuzkoa aldean batuak, itzuliak edo sortuak izan zirela.

EUSKALKIAK

Hizkuntzek eskualde edo lurraldeetan zehar era edo aldaera desberdinak izaten dituzte, bakoitzari dialektoa deritzo. Dialektoak, arlo fonetikoan, lexikoan eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak izaten ditu. Euskarak ere baditu dialektoak, eta hauei euskalkiak deritzegu. Nagusiak hauexek dira: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, nafar lapurtera, ekialdeko nafarrera-zaraitzuera eta erronkariera- eta zuberera.

Euskalkiak eta euskalariak historian zehar

Noiztik hitz egiten dira euskalkiak? Guri idatzita heldu zaizkigun lekukotasunak:

  • Hainbat idazlek (Joannes Leizarraga, Arnaud Oihenart, Joannes Etxeberri, Manuel Larramendi eta Juan Mateo Zabala) mendez mende euskararen aldaerez eta euskaldunek elkar ulertzeko zituzten zailtasunez aipamen idatziak utzi dizkigute.
  • Luis Luziano Bonaparte Printzeak euskarak beregan piztu zuen jakinminak eraginik 5 bidaia egin zituen Euskal Herrira. Txango hauetan jasotakoarekin, euskararen dialektologiaz egin den lanik ederrena eta garrantzitsuena egin zuen:
    • 8 euskalki sailkatu zituen:
      • Bizkaiera
      • Gipuzkera
      • Iparraldeko Goinafarrera
      • Hegoaldeko Goinafarrera
      • Lapurtera
      • Zuberera
      • Sortaldeko behenafarrera
      • Sartaldeko behenafarrera.

Bonaparte Printzearen ondoren ugari izan dira euskal dialektologiaz jardun dutenak: Arturo Kanpion, Kolado Mitxelena, Resurrección Maria Azkue…

Euskalkien sailkapena

Azken urteotan, Koldo Zuazo ikerlariak kaleratutako sailkapena garrantzi handia ari da hartzen. Ondoko sailkapena proposatzen du: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafar lapurtera, nafarrera, zuberera eta ekialdeko nafarrera -zaraitzuera eta erronkariera-.

  • Mendebaldeko euskalkia: Bizkaian ez ezik Gipuzkoako Deba Arroan (Eibar, Bergara, Oñati, Arrasate, Eskoriatza…) eta Arabako iparraldean ere erabiltzen da.
  • Erdialdeko euskalkia: Gipuzkoan (Deba Arroan izan ezik) eta Nafarroako ipar mendebaldean.
  • Nafarrera: Nafarroa Garaian (Gipuzkera erabiltzen dutenak izan ezik) hitz egiten dena da. Erronkarikoa, hilda egon arren, eta Zaraitzukoa, galzorian, oso bereziak dira eta erdialdeko nafarrera izeneko multzoan sartzea proposatu du.
  • Iparraldean berriz bi euskalki bereizi ditu: Zuberoako zuberera eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko nafar lapurtera.

Bestalde, literatura euskalkiak eta aho euskalkiak bereiz daitezke. Literatura euskalkiak euskal literatura idatziaren historian zeresan handia izan dutenak dira, hau da, lapurtera, zuberera, gipuzkera eta bizkaiera. Aho euskalkiak guk lehenago ikusi ditugunak dira.

XVII. MENDEA

Mende honetan aurrerakada nabarmena izan zuen euskarazko liburugintzak Ipar Euskal Herrian. Hegoaldean ere zerbait argitaratu zen, baina kopuruz zein kalitatez ez zen Iparraldekoaren mailara iritsi. Desberdintasun horren sustraia arrazoi ekonomikoetan bilatu ohi da. Lapurdiko kostaldean bizimodua asko hobetu omen zen. Baina beste arrazoi batzuk ere egon ziren. Aurreko gizaldietan katoliko eta protestanteen artean izandako erlijio gerrak baretuak ziren jadanik. Katolikoek, nagusitasuna berreskuratu ondoren, Trentoko kontzilioaren aginduak zabaltzeari ekin zioten. Beraz, idatzi ziren lan gehienek helburu erlijioso eta didaktikoa eduki zuten. Kostaldeko gorakada ekonomikoak eta giro erlijioso eta sozial berezi horrek bideratu zuten neurri handi batean Lapurdiko euskal literaturaren loraldia. Sara/Ziburu/Donibane Lohitzune herrien artean osatutako triangeluan jardun zuten mende honetako autore askok. Sarako eskola izenez ere ezagutzen ditugu.

Sarako Taldea

Honako ezaugarriak dituzte:

  1. Ziburu, Donibane eta Sarako elizgizonak dira gehienak.
  2. Libururik kaleratu ez arren, badira taldean elizgizonak ez direnak ere.
  3. Badirudi denek Axular buruzagitzat onartzen dutela.
  4. Bertsoz nahiz prosaz moldatzen dituzte euren lanak.
  5. Egileak elizgizonak izanik, liburuetan darabiltzaten gaiak ere erlijiosoak dira gehienbat.
  6. Lapurtera Ipar Euskal Herriko euskalki literario nagusi eta hurrengo belaunaldientzako eredu bihurtzen dute.
  7. Sarako Taldean bi idazle nabarmentzen dira beste guztien gainetik: Ziburuko Joanes Etxeberri eta Pedro Axular.

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Gizon jakintsua genuen Etxeberri. Jesuitetan ikasia eta doktore tituluaren jabe zena. Prosaz ere idatzi zuela badakigu, baina bere bertso lanak soilik geratu zaizkigu. Hiru liburu kaleratu zituen:

  1. Manual Debotionezkoa. Dotrinari buruzko gaiak eta era guztietako otoitzak dakartza. Hauetariko asko arrantzale eta marinelentzat bereziki prestatuak.
  2. Noelak eta bertze kanta espiritual berriak. Gabon kantak ageri dira hasieran, baina Jesukristoren bizitzaren beste pasarte batzuk ere badatoz ondoren. Baita santuei dagozkienak ere.
  3. Elizara erabiltzeko liburua. Izenburuak dioenez, eliztarraren mesedetan egindako liburua dugu.

Pedro Axular

Jaiotzez nafarra zen Axular, baina Lapurdiko mugan dagoen Urdazubikoa. Ikasketan Salamancako unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, Donibane Lohitzunera jo zuen Axularrek. Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzara arte. Sermolari ugaria, hiztun eta idazle aberatsa genuen Axular. Horregatik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak gustatzen zaizkio batzuetan; laburrak eta trinkoak besteetan. Baina mezu ulergarri eta garbia emango digu. Bere liburua: Gero. Ederki erakusten dio kristauari zein arriskutsua izan daitekeen erlijioarekiko betebeharrak gerorako uztea. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipamenak tartekatuz.

Allande Oihenarte

Zuberoan jaio zen legegizon eta kargudunen familia baten barruan. Abokatu karrera ikasi zuen eta alargun aberats eta noble batekin ezkondu zen. Karguduna ez ezik, ikastuna ere izan zen eta historiari eskaini zizkion bere ahaleginik handienak. Notitia Utriusque Vasconiae liburua idatzi zuen, Ipar eta Hego Euskal Herri historikoen berri ematen diguna. Baina beste liburu bat ere idatzi zuen Art Poetique Basque, eta honekin erakutsi zuen literatura kontuetan ere jantzia zela. Bilketa eta sorkuntza ere landu zituen. Batutako esaera zaharrak eta berak asmatutako poesiak liburu bakarrean kaleratu zituen, Atsotitzak eta Neurtitzak izenez ezaguna dena. Maitasuna du bere kantagai nagusia, hizkera garbizale eta inoiz ulerkaitz samarrean moldatua. Euskalkiari dagokionez ez zuen Zubereraz idazten, Lapurteraz eta behe-Nafarreraz baizik. Lapurteraren mailara iristen ez badira ere, Zuberoako euskalkian sortutako lanak ere mende honetan hasiko dira plazaratzen. Zuberera landu dutenen aitzindari gisa Juan Tartas hartu izan da.

Juan Tartas

Zuberoan jaioa da apaiz hau, eta hau garai hartan oso modan genuen gaia genuen, hau da, ondo hiltzeko bidea edo heriotza on baterako prestakuntza. Zubereraz idatzitako lehen liburutzat jotzen da honen liburura. Dena den euskara mota baino bitxiagoa da egilean darabilen idazkera aske, lokabe, ia punturik gabekoa, komak dira nagusi eta ortografiari dagokionez ere nahasketa handia du. Bere liburua Arima Penitentalen Acapatione Devotaq da, eta bertan ondorengo gaiak jorratzen dira:

  1. Otoitza
  2. Berana
  3. Limosna


Deskargatu

PDF Word HTML