Euskal Nazionalismoaren Sarrera eta Bilakaera

Historia3,51 KB

Euskal nazionalismoa foruak defendatzeko sortu zen. 1876an, Euskal Herriko foruak kendu zirenean, bi erreakzio sortu ziren:

  • Madrilen, itun ekonomikoak adostu zituztenak.
  • Tradizionalismoaren izenean, foruak berrezartzearen alde zeudenak.

Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren sorrera

Sabino Arana Euskal nazionalismoaren sortzailea izan zen. Herri "desberdina" zenez, foruak berreskuratzeko, independentzia eskuratu behar zela uste zuen. Abertzaleen nahia: Jainkoa eta Lege Zaharra ziren.

EAJren sorrera eta barne-eztabaidak

EAJ sortu zen, Espainiaren kontra jokatzeko eta lurraldeen tradiziozko antolamendu juridikoa berrezartzeko. Baina EAJk ez zuen ezer lortu. Orduan, tirabirak egon ziren: independentziaren alde zeudenak eta Espainiako Estatutuaren barruko autonomien alde zeudenak. Pentsamendu hauek nahasita, oreka lortu zen eta hamarkadak iraun zuen.

Abertzaleek pentsatzen zuten nazio-izaera honako hauetan oinarritzen zela:

  • Arraza
  • Usadioak
  • Hizkuntza
  • Legeak
  • Izaera

Arana eta de la Sotaren arteko desadostasunak

Sabino Aranak pentsatzen zuen independentzia politikoak Euskal Herria babestuko zuela. Baina Ramón de la Sota azaldu zen (liberalismo foruzalea zena) eta Aranaren gainetik jarri zen.

Gertaera eta erakunde garrantzitsuak

  • 1903an, Sabino Arana hil zen eta EAJren lehenengo biltzarra ospatu zen.
  • 1904an, Eusko Gazteria sortu eta lehenengo batzokiak ireki ziren.

Barne-liskarrak eta zatiketak

Nazionalisten arteko liskarrak egon ziren, eta aldizkarien babesa jaso zuten, Euskalduna (de la Sota) eta Aberri (Luis Arana)-rena izan ezik.

1910eko zatiketa eta EAEren sorrera

1910ean, EAJ zatitu zenean (zatiketa horrek ez zuen iraun), Eusko Abertzale Ekintza (EAE) sortu zen.

Nazionalismoaren hedapen geografikoa

1918ra arte, nazionalismoa fenomeno bizkaitarra zen; gero Gipuzkoan zabaldu zen, eta II. Errepublikara arte ez zen Arabara zabaldu.

Angel Zabala eta EAJren helburuak

1907tik aurrera, Angel Zabala independentista sutsua, hau da, independentzia nahi zuena, gobernuko buru izan zen. Foruak osorik berrezartzea zuen helburu. EAJk diruzko babesa nahi zuen. Gregorio Ibarretxe Bilboko alkate izendatu zuten, de la Sotaren sektorekoa zen.

De la Sotaren nazionalistak eta EEA

1916an, de la Sotaren nazionalistek Luis Arana baztertu zuten eta EEA izena lortu zuten.

Lehen Mundu Gerra eta nazionalismoaren bilakaera

Lehen Mundu Gerran, euskal burgesia aberastu zen (de la Sota barne). Eta horrek lagundu zuen nazionalismoa burges izaten, Sabino Aranaren ideiak kendu gabe. Bide moderatu honengatik, 1921ean alderditik bota zituzten euskal burgesia eta gazteriako batzuk ere. Manuel de Gallastegi buruzagi bat izan zen, eta honek saiatu zen talde batzuk nazionalismora erakartzen.

Abertzale erradikalagoak

Abertzale batzuek EAJ izena berreskuratu zuten eta alderdia osatu zuten, CNV baino erradikalagoa.

Primo de Riveraren diktaduraren aurka

Gallastegik eta Aranak gogor egin zioten aurka Primo de Riveraren diktadurari.

Deskargatu

PDF Word HTML