Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Bilakaera (1876-1930)

Historia4,28 KB

Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Bilakaera

Nazionalismoak XIX. mendean, Iraultza Liberalaren hasieran sortutako espainiar nazionalismoak ez zuen proiektu sendo eta bateratu bat aurrera eramateko gaitasuna izan. Horregatik, lokalismoek eta erregionalismoek irauli egin zuten, batez ere Katalunian eta Euskadin.

Euskal Nazionalismoa Baldintzatu Zuten Elementuak

Bi elementuk baldintzatu zuten euskal nazionalismoaren bilakaera:

  • Foruzaletasuna eta Karlistaldien ondoren foruak deuseztatzea.
  • Industrializazio prozesua, etorkinen etorrerak euskal gizarte tradizionala, landatarra eta kontserbadorea oso azkar aldatu baitzuen.

Foru-Sistema Bertan Behera Geratzea (1876)

Gerraren amaierak mendeetan indarrean egondako foru-sistema bertan behera geratzea ekarri zuen, 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Nahitaezko soldaduska ezartzea.
  • Gobernadore zibila ezartzea.
  • Espainiako Kode Zibil eta Penalaren aplikazioa.
  • Fiskalitate propioa kendu zen, Kontzertu Ekonomikoa ezarriz (Diputazioek kontrolatua).

Hasieran, langileek ez zuten nazionalismoarekin bat egin, beraien interesak defendatzen zituztelako.

Sabino Arana eta EAJren Sorkuntza (1890-1903)

Sabino Arana euskal nazionalismoaren buruzagi eta ideologo nagusia izan zen, karlismotik zetorrena. 1894an elkarte katoliko bat sortu zuen, Euskaldun Batzokiya, eta hortik EAJ (Jaungoiko eta Lege Zaharra) sortu zen 1895ean.

Bere ideologia tradizionalistak arrazaren, hizkuntzaren eta ohituren alde egin zuen. Balio horiek defendatzeko, Espainiako estatutik bereizitako unibertso bat sortu zuen eta Euzkadi izena eman zion. Bere ustez, herrialde horrek bere historia, arraza eta hizkuntza propioak zituen, eta independentziaren beharra zegoen horiek mantentzeko.

Ideia hauek hasieran Bilbon eta sektore batzuengan izan zuten eragina. Zenbait idazlanetan azaldu zituen bere tesiak eta egunkariak ere sortu zituen (Bizkaitarra eta Aberria). Gero, joera moderatuagoa hartu zuen, eta hauteskundeetan EAJk emaitza onak izan zituen.

Aranaren Osteko Bilakaera eta Zatikatzea (1903-1921)

Sabino Arana hil eta gero (1903-1920), sabindar garbizaleen eta Euskalerriko moderatuen artean tentsioa areagotu zen:

  • Ortodoxo sabindarrak (Luis Arana eta Angel Zabala): Independentzia foruekin lortzen zela defendatzen zuten.
  • Euskalerriko autonomistak (Ramon de la Sota): Posibilistak ziren eta Euskalerria egunkaria zuten.

Alderdiko barne-egiturak sendotu zituzten, asanblada orokorrak eginez eta biltza-lekuak zabalduz. Prentsa eta sinbologia propioa garatu zituen (ikurriña, lauburua) eta SOV edo ELA fundatu zituzten.

1914-1919 bitartean, alderdia asko hedatu zen, afiliatu berriak eginez eta hauteskundeetan arrakasta lortuz (moderatuen politika nagusitu zen). Tentsioak areagotu zirenez, 1916an izena aldatu zuten: CNV (Comunión Nacionalista Vasca).

1919ko hauteskundeetan, Ramon de la Sota enpresaria buru zutela, galera handiak izan zituzten. Alderdia barruko tentsioen ondorioz, 1921ean nazionalismoaren bi jokabideak bereiztu ziren:

  1. CNV moderatua (Komunionistak): Espainian parte hartzearen aldekoak, euskaltzale ez-independentistak.
  2. Aberria erradikala (Aberritarrak): Independentistak, eta Espainiako beste nazionalismoekin harremana bultzatu zuten.

Errepresio eta Kulturalismo Aldia (1923-1930)

Primo de Riveraren diktaduraren garaian, nazionalismoek jazarpen gogorra izan zuten. CNVkoek ezin zuten jarduera politikorik izan, nahiz eta Euskadi aldizkaria argitaratu. Aberrikoek erbesteratu eta jarrera gogortu zuten.

Erbestean zeudela, Irlandako, Kataluniako Macià politikariarekin eta Rifeko Abd El Krim independentistarekin harremanak estutu zituzten. Diktadura amaitzean, moderatuak eta independentistak berriz elkartu ziren (EAJ).

Baina beste bi alderdi agertu ziren:

  • ANV (Acción Nacionalista Vasca): Liberal, demokratiko, errepublikazale eta laikoa.
  • Yagi-Yagi mugimendu erradikal eta independentista.

Deskargatu

PDF Word HTML