Euskal Industria eta Protekzionismoa XIX. Mendean

Historia3,43 KB

Testuaren Sailkapena

Testu hau lehen mailako manifestua da, Federico Echevarriak 1893ko abenduaren 9an botatako hitzaldiaren zati bat. Kolektiboari zuzendu zion. Forma aldetik, zirkunstantziala da, protesta-mitin bat delako. Federico, euskal enpresaria, LVPko lehendakaria zen. Erakunde hori 1893an sortu zen. Esan genezake testu hau ekonomikoa eta politikoa dela. Errestaurazio garaian kokatuta dago. 1893an Maria Kristina zen erreginordetzan. Alderdi Liberalean, berriz, Sagasta zen presidentea. Bitartean, industrializazioa gauzatzen hasi zen Bizkaian.

Azterketa

Testuaren ideia nagusia liberalismoaren aurrean, protekzionismoa goraipatzea da. Beraz, testu honek lege protekzionisten defentsa egiten du euskal burdingintza bultzatzeko. Merkatu liberalari esker, hemengo produktuak ez ziren kanpoko produktuekin lehiakorrak. Horregatik, testuak Espainiak eta Alemaniak duten itun liberalista apurtzea eskatzen du, bertako industria arriskuan ikusten duelako.

Testuan aipatzen den aduana-zerga honek esan nahi du: Atzerritik inportatzen edo esportatzen diren produktuen gaineko zerga. Lege liberalistek zerga horiek kentzen dituzte, eta, beraz, atzerriko produktuak errazago sartuko lirateke.

Iruzkina

XIX. mendea industrializazio garaia izan zen Europa gehienarentzat. Dena den, Espainia herri azpigaratua zen. Errestaurazio garaian, Espainia ekonomikoki bitan banandu zen:

  • Euskal Herrian eta Gipuzkoan industrializazio desberdinak garatu ziren: Gipuzkoan paper-sektorea eta ehungintza nagusitu ziren.
  • Bizkaian, berriz, siderurgia.

Bizkaiko industria bereziki nabarmendu zen, kokapen geografikoagatik eta Ingalaterrarekin izan zituen merkataritza-harremanengatik. Honen bidez, eskulanaren esplotazioa hasi zen, eta honek migrazioa ekarri zuen. Hala eta guztiz ere, arazo berdina izan zuten beti: produktuak non saldu ez zutela. Bide bakarra Espainiako merkatua izan zen. Horrela, burdingintzan aritzen ziren euskal enpresek LVP eratu zuten, Federico Echevarria buru zela.

Espainian zeuden bi produktu nagusiak siderurgiakoak eta nekazaritzari lotutakoak ziren. Nekazaritzakoak, kalitatearengatik, Europako merkatuan lehiakorrak ziren; horregatik, liberalismoa eratzen da. Industria siderurgikoari kontrakoa gertatzen zitzaion. Aldi berean, sistemak bipartidismoa zuen oinarri (liberalak eta kontserbadoreak txandakatzen ziren).

1892an, Espainiak eta Alemaniak merkataritza-ituna sinatu zuten, eta horrela aduana-zergak kendu zituzten Alemaniako produktuei. Honek bertako produktuei arazoak ekarri zizkien, eta 1893an Federicok merkataritza-itun honen eta beste batzuen kontrako mitinak eragin zituen. Urte batzuk geroago, ituna atzera botatzea lortu zen, eta Bizkaia industrializatzen jarraitu zuen.

Ondorioa

Azkenean, industriako enpresariak eta lur-jabe handiak ados jarri, eta lantegi guztien aurrerabiderako protekzionismoa beharrezkoa zela onartu zuten. Gainera, burgesek Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna eta beste batzuk atzera botatzea lortu zuten, lege protekzionistak bultzatuz. XIX. mendean, Bizkaia guztiz industrializatua zegoen, eta honi esker, Bizkaiko burgesiak estatu osoan inbertitzen hasi zen, boterea lortu arte eta oligarkian integratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML