Euskal Herriko XVIII. Mendeko Lurralde Antolaketa eta Ekonomia Monarkia Ilustratuaren Eraginpean

Historia2,37 KB

XVIII. mendean, lur gehienak pribilegiatuen jabetzakoak ziren. Nobleziaren lurrak ez ziren inoiz banatzen, maiorazkoen legearen arabera ondare osoa jaunaren seme zaharrenari utzi behar zitzaion oinordetzan. Halaber, kleroak zituen lurrak ezin ziren saldu eta ez zituzten ustiatzen ere. Gainerako jabetzak burgesiaren esku zeuden edo udalerrietako herri lurrak ziren. Beraz, oso lur gutxi saltzen zen eta lur jabe txikiak gutxiengoa ziren. Lurrik gabeko nekazariak jaun erregimenaren mende zeuden, hau da, jabaren baten mirabeak ziren.

XVIII. mendeko industria monarkek bultzatu zuten nagusiki. Kapitalea zutenek, nobleziak eta kleroak, alegia, burgesiak ere zailtasunak zituen bere kapitala industrian inbertitzeko, gremioek ekoizpena kontrolatzen zutelako eta berrikuntzei oztopoak jartzen zizkietelako. Monarkiak ekoizpen sistema berritzen saiatu zen eta horretarako erregimen fabrikak sortu zituen. Kanpo merkataritzak hazkunde handia izan zuen, Europaren eta Amerikaren arteko trukeen garapenari esker. Monarkiak eremu bateko merkataritzaren monopolia merkataritza konpainien bidez kontrolatzen zuen.

XVIII. mendeko monarkek ere ilustratuen ideien eragina izan zuten. Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika sistemari despotismo ilustratu deritzo. Absolutismoari eutsi zioten, herriari politika sisteman parte hartzen utzi gabe. Ilustrazioak eraginda, XVIII. mendeko monarkek biztanleen bizimodua hobetzeko erreformak egin zituzten beren erresumetan. Monarkek aurrera egin nahi zuten botere kontzentrazioaren prozesuan. Despotismo ilustratuak fisiokraziaz baliatu zen, hau da, Quesnayk adieraziriko teoria ekonomikoaz. Teoria honen arabera, ekonomia jakin baten aberastasun iturria nekazaritza zen, industrian nekazaritza produktuak eraldatu baino ez zutelako egiten eta merkataritzan berriz produktu horiek trukatu. Egoera hori konpontzeko, desamortizazioa aplikatu behar zen. Garai hartarako sekulako ekonomia eta gizarte iraultza izango zen, elizaren eta nobleziaren ekonomia boterea desagerraraztea eragingo zuelako. Zenbait ministro politika fisiokratikoak martxan jartzen saiatu ziren, esaterako Turgot Frantzian eta Jovellanos Espainian, baina porrot egin zuten pribilegiatuek aurre egin zietelako.

Deskargatu

PDF Word HTML