Euskal Herriko Foruen Historia: Gerra eta Politika

Historia2,07 KB

Etorri ziren eta Euskal Herrian bakeak egin zituzten, Katalunian eta Castellon 1840ra arte jarraitu zuen gerrak.

Euskal Herrian, Maroto karlistak eta Espartero liberalak Bergarako Ituna sinatu zuten 1839an. Itun honetan, Marotok Isabel II.a erregina onartu zuen eta Esparterok Foruak babesteko hitza eman zuen. Armadako tituluak ez zituzten kendu, bakoitzak bere postua izaten jarraitu zuen. Laguntza militarrik gabe, Karlosek alde egin behar izan zuen.

Riaren 25eko legearen bitartez, euskal Foruak berretsi zituzten baina batasun konstituzionala betez. Beraz, Euskal Herrian erregimen politiko mistoa (konstituzionala eta forala) ezarri zen, foruak konstituzioari egokituko zirelarik. Egokitzapen prozesua Esparteroren erregeordetzan burutu zen.

Egokitzapen horretan, euskal Foruek murrizketa handiak jasan zituzten. Euskal herrialdeek joera moderatu, kontserbadore eta foruzaleak zituzten ordezkariak bidali zituzten Gorteetara, Nafarroak aldiz, ordezkari progresistagoak bidali zituen. Batasun ezak Gorteetan Foruen aldeko fronte bateratua osatzea eragotzi zuen. Nafarroak negoziatu egin zuen eta 1841eko Lege Hitzartua eman zuten Gorteek. Lege horretan, Nafarroak erresuma izateari utzi zion, muga zergak bere mugan jarri zituen eta Espainiako Konstituzioa onartu zuen. Ordainetan, Nafarroari autonomia handia eman zitzaion administrazioan. Esparterok euskal lurraldeetan ere legedi progresista ezarri zuen, Foru pasea deuseztatu zuen eta ondorioz, matxinada sortu zen. Baina Esparterok gogor zapaldu zuen altxamendua eta 1841eko urriaren 29ko Dekretua eman zuen. Dekretu honen arabera, euskal probintziak Espainiako gainerako lurraldeen parean zeuden, ezerezean utzi zituen Foru pasea, Aldundiak eta Batzar tradizionalak; gainera, muga zergak portuetara eraman zituen.

Foruen auzia konpondu gabe geratu zen, beraz, Lehen Gerra Karlistako zauriak konpondu gabe gelditu ziren eta horregatik Bigarren Karlistaldia eman zen geroago. Bigarren Gerra Karlista, Karlistek gerra galdu zuten eta horrek, euskal foruen erabateko galera ekarri zuen. 1876. urtean euskal Foruak desagertu egin ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML