Euskal herriko autonomia estatutua

Historia2,66 KB

4.3 Biurteko ERREPUBLIKANO-SOZIALISTA eta haren erreformak (1931-1933)

Konstituzioa onartu ondoren gobernua osatzeko prozesua hasi zen. Gorteek Niceto Alcalá Zamora izendatu zuten Errepublikako lehendakari eta honek Manuel Azaña hautatu zuen gobernuburu. Azañak errepublikazale ezkertiarren eta sozialisten arteko gobernua osatu zuen. Gobernu hau biurteko erreformista izenez ezagutzen da, erreforma zabalak jarri baitzituen martxan Espainiaren arazo nagusiak konpontzeko eta demokraziaren, laikotasunaren eta kulturaren balioak sustatzeko.

Erreforma nagusietako bat nekazaritza erreforma izan zen. Espainiako arazo historikoetako bat latifundismoa zen, eta 1932ko irailean Nekazaritzaren Erreformarako Legea onartu zen. Helburua lur handiak desjabetu eta nekazarien artean banatzea zen, produkzioa handitzeko eta nekazarien bizi maila hobetzeko. Horretarako IRA izeneko instituzioa sortu zen. Hala ere, erreformaren aplikazioa motela izan zen eta emaitzak oso mugatuak izan ziren, oposizio handia eta baliabide ekonomiko eskasak zirela eta.

Bestalde, gobernuak estatu laikoa sendotzeko neurriak hartu zituen: Jesusen Lagundia desegin, ezkontza zibila eta dibortzioa legeztatu, hilerriak sekularizatu eta ordena erlijiosoei irakaskuntzan jardutea debekatu zitzaien. Horrek katolikoen oposizio handia eragin zuen.

Autonomien arloan ere aurrerapenak izan ziren. Kataluniak 1932an autonomia estatutua lortu zuen. Euskal Herrian Lizarrako estatutua proposatu zen, baina Gorteek ez zuten onartu. Galiziak ere autonomia estatutu proiektua prestatu zuen, baina Gerra Zibilak indarrean jartzea eragotzi zuen.

Langileen egoera hobetzeko hainbat neurri hartu ziren, hala nola zortzi orduko lanaldia eta lan kontratuak. Hala ere, 1929ko krisiaren ondorioz langabezia handitu egin zen eta egoera soziala larriagotu zen. Sindikatuen jarrera desberdina izan zen: UGTk gobernua babestu zuen, baina CNTk oposizio gogorra egin zuen greben eta sabotajeen bidez.

Hezkuntzaren arloan ere erreforma garrantzitsuak egin ziren. Eskola berriak eraiki ziren analfabetismoari aurre egiteko, eta lehen hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa ezarri zen. Unibertsitatean ere ikerketa sustatu zen.

Azkenik, Azañak erreforma militarra egin zuen armada modernizatzeko eta Errepublikarekiko leialtasuna bermatzeko. Hala ere, oposizio handia sortu zen: lurjabeak, militar batzuk eta anarkistak gobernuaren aurka jarri ziren. Sanjurjo jeneralaren altxamendua gertatu zen eta anarkisten matxinadak ere bai, Casas Viejas-eko gertaerak kasu. Arazo horien ondorioz, 1933an hauteskunde berriak deitu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML