Euskal Herria Gerra Zibilean: 1936ko Altxamendutik Erbestera

Historia2,75 KB

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1939)

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) Espainian gertatutako gerra da. Militar batzuek, sektore eskuindarren laguntzarekin batera, errepublikarren kontrako estatu-kolpe baten ondorioz hasi zen.

Gerra honen gakoa Espainiako eskuindarrek 1936. urtean ezker alderdiek osatutako Fronte Popularra ez onartzea izan zen. Parte hartu zuten aldeen arabera, Altxamendu Nazionala, Errebelio Faxista edo Gerra Nazional-Iraultzailea ere deitua izan zen.

1936ko Altxamendua eta Gipuzkoaren Erorialdia

Gerra Zibilak Euskal Herrian etapa ezberdinak izan zituen. 1936ko urrira arte, altxamenduak Nafarroan eta Araban arrakasta lortu ondoren, gerra batez ere Gipuzkoan izan zen. Han, gaizki armaturiko milizia herrikoiek Nafarroako erreketeen erasoak eusten saiatu ziren, bitartean Donostia itsasotik bonbardatua izan zen. Irailean, Donostia frankisten esku geratu zen.

Urrian Eusko Jaurlaritza osatu eta gero, Arabako Villareal inguruan saiatu zen Euzko Gudarostea kontraerasoa jotzen, Gasteiz hartzeko asmoz. Honek porrot egin zuen. Porrotak Eusko Gudarostearen morala kaltetu zuen eta mesfidantza giroa sortu zen errepublikarren aginte nagusiaren artean.

Bizkaiko Kanpaina eta Bilboren Erorialdia (1937)

Geroago, 1937an, frankistek Bizkaian burutu zuten erasoaldia. Bertan, Alemaniako Kondor Legioaren eta Italiaren laguntza izan zuten. Hegazkin eta artilleria nagusitasunaz aprobetxatuz, azkar egin zuten aurrera. Gernikak eta Durangok hegazkin eraso gogorrak jasan zituzten eta laster erori ziren.

Maiatzean, indar frankistak Bilbo babesten zuen Burdinezko Gerrikoara heldu ziren. Lerroa apurtu ondoren, ekainaren 19an sartu ziren Bilbon Francoren armadako lehen unitateak, Eusko Gudarostearen hondarrak Santander aldera abiatzen ziren bitartean.

Koordinazio Falta eta Santoñako Hitzarmena

Frankistek hegazkin eta artilleria ugari izan arren, galera ulertzeko ez da ahaztu behar Eusko Gudarostearen eta Iparraldeko Armada Errepublikarraren arteko koordinazio falta; bere ahalmenak elkartzera heldu ez zirela.

Bilbo erori ondoren, batailoi nazionalistak, Santoñan bilduta, italiarrei errenditu zitzaizkien, haiekin paktu bat sinatu ondoren (Frankok errespetatu ez zuena, baldintzarik gabeko errendizioa besterik onartzen ez zuelako). Ezker alderdietako batailoiek gerran jarraitu zuten Asturias frankisten eskuetan erori zen arte.

Gerraosteko Erbestea

Gerra ondoren, Hegoaldetik alde egin zutenei lagundu zitzaien. Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egiteaz gain, euskaldun askok aukeratu zuen Amerikako beste herrialde batzuetara atzerriratzea ere:

  • Venezuelara
  • Argentinara
  • Mexikora

Deskargatu

PDF Word HTML