Euskadiko Turismoaren Analisia eta Etorkizuna
Turismoaren Ezaugarriak Euskadin
Turismo eskaintza nabarmen handitu egin da, batez ere ostatuen kopuruan, goi-kategoriakoak eta ostatuetatik kanpoko eskaintzak barne. Lurralde osoan zehar daude ostalaritza-establezimenduak.
Eskariaren Analisia
Turismoaren eskaria turistek eta txangolaritzek osatzen dute. Bisitarien %50 baino gehiago estatukoak dira, bereziki Madril eta Kataluniakoak. Atzerriko bisitariak (Frantzia eta besteak) eta autonomia-erkidegoko turistak ere aipatzekoak dira. Turismoa maila altukoa edo ertainekoa da, eta gehienbat aisialdirako edo lan-arrazoiengatik etortzen dira. Egonaldiak, oro har, laburrak izaten dira, eta gehienetan kostaldera bideratzen dira.
Denboraldia eta Joerak
Turista gehienak udako oporretan etortzen dira, ondoren Aste Santuko oporraldiak. Hala ere, urtean zehar oporraldi laburragoak hartzeko joera ere badago.
Turismo Modalitateak Euskadin
Euskadiko baliabideei esker, hainbat turismo modalitate garatu dira:
Kostako Turismoa
Udako hilabeteetan da nagusi. Donostia eta Zarautz izan ezik, euskal kostaldean ez dago ostatu edo establezimendu kopuru handirik. Kostaldeko herrietara, barnealdetik datorren turismoa erakartzen da.
Eko-turismoa, Landa-turismoa eta Kirol-turismoa
Modalitate hauek nabarmen egin dute gora. Horretarako, instalazio zehatzak sortu eta jarduera desberdinak garatu dira.
Kultura Turismoa eta Kongresuak
Kultura, gastronomia, ostatu-eskaintza, ekitaldiak eta azokak direla eta, turismo mota honek gora egiten ari da. Horretarako aprobetxatzen dira hirietako baliabideak eta horiek hartzeko dauden instalazioak.
Turismo Politika
Euskadiko turismo politikak helburu hauek eta ildoak ditu:
Helburuak eta Jardunbideak
A) Turisten kopurua eta sektoreak BPGd-ari egindako ekarpena handitzea, eskaintza lehiakor eta erakargarria garatuz, gero eta eskakizun handiagoak dituen merkatuarentzat.
- Sustapena: Euskal Autonomia Erkidegoa helmuga turistiko moduan sustatzea, komunikabideen kanpainak eginez eta bidaia-agentzien bidezko merkaturatzea hobetuz.
- Hobekuntza: Eskaintzak hobetzea, azpiegiturak eta zerbitzuak zabalduz eta modernizatuz. Kalitatea sustatu, modalitate berriak garatu, etab.
B) Turismo-hazkunde orekatua eta iraunkorragoa lortzea. Turismo iraunkorra bermatzeko, turismo-eskualdeen antolamendu-planak behar dira, baliabideak ingurumenarekin errespetuz erabiltzeko, jarduerek etorkizunean ere iraun dezaten.
COVID-19aren Eragina Turismoan
COVID-19ak eragin izugarria izan du turismoan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ondorioak ez dira soilik orain izango, etorkizunean ere eragina izango dute.
Ondorioak Orain
- Positiboak: Hautaketa-prozesuetako notak igoko dira, klima-aldaketa motelduko da eta lehia gutxitu egingo da.
- Negatiboak: Prezioak igoko dira eta turismoa erabat geldituko da edo asko murriztuko da.
Ondorioak Etorkizunean
- Positiboak: Lan-merkatuan aukera gehiago agertuko dira eta agian prezioak mantendu egingo dira (ez dira igoko).
- Negatiboak: Lehia handitu egingo da eta protestak ugaritu egingo dira.