Euskadiko Industria Iraultza: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba

Historia3,62 KB

Euskadiko Industria Iraultza

Sarrera: Euskadik XIX. mendearen erdirarte gizarte nekazari eta tradizionala zuen, eta hiriak ekonomia uharte modukoak ziren, non ideia berriak, aldaketak eta berrikuntzak onartzen ziren. Industria iraultzarekin batera, gizarte egitura aldatu egin zen, gizarte klase berri bat sortuz eta burgesiak zuzenduz modernizazio prozesua.

Milaka izan ziren etorkinak; exodo handi bat sortu zen nekazal guneetatik hirietara. Alderdi politiko berriak eta sindikatuak sortu ziren. Industrializazio prozesu osoan Bizkaiak hartu zuen aurrera, baldintza hoberenak baitzituen. Mende amaieran Gipuzkoa ere sartu zen, eta Araba ez zen industrializatu XX. mendera arte.

Bizkaiko Industrializazioa

Industrializazioa batez ere Ibaizabal inguruan eman zen. Meatzeak kalitate handikoak ziren eta aire librean zeuden; portuak oso gertu zeuden, beraz esportatzea merkea zen (Ingalerrara). Burgesiak dinamismo handiarekin jokatzen zuen, fabrikak berritzen eta irabaziak berrinbertitzen baitzituzten industria-prozesua hobetu eta fabrika berriak sortzeko. Gainera, 1855ean Bessemer bihurgailua asmatu zen, eta horrek fosforo gabeko burdina behar zuen, Bizkaian oso ugaria zena. Ondorioz, industria zabaldu zen, ehunka meategi sortuz.

Hau guztia dela eta, atzerriko kapital aske agertu zen eta konpainia asko sortu ziren burdina ustiatzeko: “Societé Franco-Belge des Mines de Somorrostro”, “Orconera Iron Ore”, etab.

Nahiz eta Hirugarren Gerra Karlistak ekoizpena gelditu, handik aurrera burdin ekoizpena eta esportazioak etengabe hazi ziren. 1885ean, Bilbok Espainia osoko burdinurtu guztiaren %77a eta altzairuaren %87a ekoizten zuen.

Garaiko enpresa nagusiak:

  • Boluetako Santa Ana metalurgia fabrika (1840)
  • Ybarra anaiak
  • La Merced siderurgia fabrika (1846) eta Karmengo fabrikarekin (1855), ondoren modernizatu eta Altos Hornos, Fabricas de Hierro bihurtu zirenak.
  • Francisco de la Riva San Francisco fabrika (1878)
  • Bitor Txabarri La Vizcaya (1882)
  • Etxebarri familia La Iberia (1890)

La Vizcaya, Altos Hornos eta La Iberiak bat egin eta 1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituzten.

Beste sektore batzuk:

Trenbidea ere asko garatu zen, pertsonak eta zama garraiatzeko. Banku sektorea ere garrantzitsua izan zen, banku garrantzitsuak sortuz (Bilbao Bankua 1857, Balore Burtsa 1890 eta Bizkaia Bankua 1901), baita ontzigintza ere (Euskalduna ontziolak 1900). Ontzigintzan Eduardo Aznarrek eta Ramon Sotak itsas inperio handia sortu zuten, Bizkaiko itsasontzien erdia kontrolatzen zuten eta Bizkaian eraikitzen ziren Espainiako ontzien %50a.

Gipuzkoako Industrializazioa

Bizkaikoa baino askoz motelagoa izan zen, eta bi sektore nagusitu ziren:

  1. Papergintza: Tolosa inguruan batez ere. Fabrikak asko ugaritu ziren eta inguruko 19 fabrika elkartu eta Papelera Española sozietatea sortu zuten 1902an.
  2. Ehungintza: Bergara, Tolosa, Hernani eta Errenterian garatu zuten kotoia, zeta eta artilea.

Hauetaz gain, zementu tresnak eta elikagaiak Arrasate, Elgoibar eta Pasaian landu ziren; trenbideko materialak eta bagoiak Beasainen, eta Armagintza Eibarren.

Arabako Industrializazioa

Nekazaritza jarduerek (zereala eta ardoa) zuten garrantzi handiena. XIX. mendearen azken herenean enpresa elektriko txikiak sortu ziren. Bankuen sektorea ere hedatu zen (1900 Banco de Vitoria), eta Heradio Fournier-ek 1877an espainiar karta sorta asmatu zuen, seriean egiten hasi zena eta arrakasta handia izan zuena.

Deskargatu

PDF Word HTML