Euskadiko industria: egungo egoera, egitura eta kokapena

Geografia2,61 KB

Euskadiko industriaren egungo egoera

1994 eta 2007 urteen artean, euskal industria eraldatu eta berritu egin da.

Industria ekoizpenak behera egin zuen krisiaren ondorioz, eta kontsumoa ere murriztu.

Industria produkzioa

Oso espezializatua dago hiru sektore hauetan:

  • Metalgintzan eta metalezko produktuen fabrikazioan
  • Erau zketa-industria eta petrolio, energia eta uraren industrietan
  • Mekanika — makina eta ekipoetan

Industria-politikan helburuetako bat da krisian dauden baina etorkizunerako ikuspegiak dituzten sektore bidegarriak berregituratzea; sektore tradizionaletan berrikuntza ezartzea lidergoa berreskuratzeko; eta enpresa lider berriak sortzen laguntzea.

Industria egitura

  1. EAEko industriak Espainiako estatuko industriak baino pisu handiagoa du, eta eragin biderkatzailea izan du gainerako ekonomian. Multinazionalak erakarri eta kontserbatzeko hainbat tresna garatzen ditu, eta lurzoru industrialaren salmenta eta zuzkidura egokiak sustatzen dira.

  2. Industriako langileen prestakuntza— Hezkuntza-maila, oro har, bigarren hezkuntzako tituludunen eta zientzia eta teknologiako ikasketak dituzten pertsonen Europako bataz bestekoaren gainetik dago.

  3. Enpresa-neurria— Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) dira nagusi. Enpresa handiak, berriz, EBren batez bestekoaren azpitik daude. Neurriak hobetzeko helburua da enpresa-taldeak eta enpresen arteko lankidetza bultzatzea.

  4. I+G eta berrikuntza sareak— EAEn ikerketa, garapen eta berrikuntza sare bat osatzen dute: unibertsitateak, ikerketa-zentroak, parke teknologikoak eta teknologiaren eta berrikuntzaren garapenera bideratutako lantokiak.

  5. Nazioartekotzea— Euskadiko industriaren nazioartekotzea kontuan hartzekoa da; krisiaren ondorio txarrak arindu dituelako. Nazioartekotzea sustatzea da helburua.

Industriaren kokapena

Honek adierazten du banaketa desorekatua dagoela, pasatutako garaietako ondorioz.

  • Eskualdeei dagokienez, industriaren banaketa triangelu alderantzikatuaren itxura hartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan erpinak izanik.
  • Probintziei dagokienez, alde batetik, Bizkaiko eredu polarizatua eta Arabako makrozefalia daude, eta, bestetik, banaketa orekatuagoa Gipuzkoan.

Industria-politikan proposatzen da industria eremu berrietan sortzen laguntzea.

Deskargatu

PDF Word HTML