Europako Historia Garaikidea: Nazioarteko Harremanak eta Inperialismoa
1.2 Nazioarteko harremanak Europan
1870 eta 1914 arteko aldian, argi bereizitako bi etapa izan zituzten nazioarteko harremanek Europan.
Bismarcken sistemak: Alemania batu ondoren, Bismarckek Europako nazioarteko harremanak antolatu zituen. Alsazia eta Lorrena galtzearen ondorioz haserre zegoen Frantzia bakartzea eta Alemaniaren kontra Errusiarekin batzea ekiditea izan zen horren helburua. Helburu hori lortzeko, isileko diplomazian oinarritutako itunen sistema garatu zuen; sistema horrek, azkenean, porrot egin zuen.
Bake armatua: Aldi horretan, ez zen gerrarik egon, baina Europako herrialdeak, gerra sortuko zelakoan, armatu eta bi bloke osatu zituzten: Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua) eta Aliantza Hirukoitza (Alemania, Italia eta Austria-Hungaria).
4. Demografiaren bilakaera eta gizarte-aurrerapenak
4.1: Europako biztanleria modu bizian hazi zen. Emaitza kanporako emigrazioa aintzat hartzeko moduan haztea izan zen. Lehenengo Erresuma Batua, Irlandari eta Eskandinaviari eragin zien, gero Europa osoari. Garraioa hobetzeak eta merkatzeak eta gobernuek ematen zituzten erraztasunek emigrazioaren alde jokatu zuten. Emigranteak bidali eta herrialde horretako langabezia arindu eta biztanleak hartzen zituzten behar zituztelako.
4.2 (Langile mugimenduaren bilakaera): Langile mugimenduak kide gehiago bereganatu zituen, estatuak biltzeko askatasuna eta langileen elkarteak legeztatu zituztenean. Langileen alderdi politikoak sortu ziren. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata izan zen lehenengoa eta indarrik handienekoa. Aginte politikoa eskuratzea eta erreforma demokratikoak eta sozialak bultzatzea zen alderdi horien guztien helburua. Parisen (1889) II. Internazional Sozialista sortuz, Langileen internazionalismoa berreskuratu nahi zuten.
Sozialdemokratak (errebisionistak): Hauteskundeetan parte hartu, boterea lortu, sistema onartuz eta, gero, aldaketak eta erreformak egin.
Marxista puruak (komunistak): Iraultzaren bidez boterea lortu eta sistema aldatu.
a) Europako emigrazioa: Europan jende asko zegoelako eta goseagatik protestak egon zirelako, kolonietara eta herrialde berrietara emigratu zuten.
b) Proletarioen ekonomia- eta politika-egoera hobetzea: Sufragio unibertsala ezarri zelako eta batzeko eskubidea zegoelako (alderdi politikoak egin, sindikatuak...). Lege berriei esker langileen baldintzak hobetu ziren.
c) Marxista puruen eta errebisionisten arteko liskarra: Komunistak iraultza egin nahi, sozialdemokratak ez.
5. Inperialismoa (I)
5.1 Koloniak hedatzeko prozesua: 1870etik aurrera inperialismoa esaten zaion kolonien beste hedapen prozesu bat hasi zen. Menderatutako lurraldeak ustiatzea helburu zuen kolonialismoa deritzonaren kontra, inperialismoaren asmoa herrialde batzuen besteen gaineko nagusitasuna ziurtatzea zen; konkistatutako lurraldeen gaineko kontrol handiagokoa lortzea izan zen, beraz. Erresuma Batua eta Frantzia izan ziren kolonien hedapen horretarako protagonista, eta laster, Europa eta Europatik kanpoko herrialde batzuk.
5.2 Inperialismoaren zergatiak:
Politikoak eta estrategikoak: Herrialdeen aginpidea eta ospea handiagotu (Frantzia, Alemania, Italia) eta merkataritza-bideak kontrolatu (Erresuma Batua) nahi izatea.
Demografikoak: Koloniek lurraldeak ematen zituzten, nazioko demografia-gaindikina bidaltzeko eta langabezia eta barruko gizarte tentsioak arintzeko.
Ekonomikoak: Bigarren industria iraultzaren ondorioz, produkzioa gehitzeak industriarako lehengaien eta produktuetarako aduana mugarik gabeko merkatuen bila jo beharra eragin zuen. Gainera, kapitalismoaren garapenak kapitalak zehazki beste espazio batzuk behar zituen.
Ideologikoak: Ideologia-joera batzuek Darwinen ideiak erabili zituzten arraza zuriaren nagusitasuna eta munduaren gainerakoa "zibilizatzeko" zuen helburua aldarrikatzeko.
5.3 Koloniak menderatzeko moduak:
Emakidak: herrialde independenteek lortutako eta potentziek "eragin esparruetan" banatzen zituzten merkataritzaren eremuko hobariak ziren. Horixe izan zen Txinaren kasua; horrek merkataritzan aritzeko portuak laga baitzituen.
Protektoratuak: bertakoen gobernuari eusten zion, baina potentzia kolonizatzaileak kanpo-politika eta armada kontrolatu eta baliabide jakin batzuk ustiatzen zituen. Britania Handiak kontrolatzen zuen Egiptoren kasua izan zen, adibidez.
Koloniak: metropoliaren mendeko lurraldeak ziren. Posiziokoak leku estrategikoak kontrolatzeko ziren (Lurmuturreko britaniar kolonia). Jendeztatzekotan atzerriko biztanle ugari ezartzen ziren. Ustiatzeko koloniek metropoliaren esku uzten zuten bertako baliabideak ustiatzea.
Kolonialismo eta inperialismo: Kolonialismoa XVI. mendean gertatu zen, lurraldea ustiatzeko konkistatu zen. Inperialismoa XIX. mendean lurralde bat beste baten gaineko nagusitasuna ziurtatzeko.
Kolonia eta metropolia: Kolonia menderatuta dagoen lurraldea da. Metropolia lurralde menderatzailea.
Jendeztatzeko eta ustiatzeko koloniak: Jendeztatzekoetan jendea hara eraman. Ustiatzekotan lehengaiak (baliabideak) eraman, ustiatu.
Ondorioak: Gerrari berez zegozkien txikizioak (laborantza-lurrak, meategiak, lantegiak, zubiak, trenbideak, aireportuak eta abar) eta gerran galtzaile atera ziren estatuek eman behar izan zituzten kalte-ordainak eta indemnizazioak.