Europa XIX. Mendean: Errestaurazioa eta Nazionalismoak
Napoleonen Ondorengo Europa
Napoleon menderatu zutenean, Europako potentziek aro berri bati hasiera eman nahi izan zioten: Errestaurazioa.
Iraultzaren aurreko egoerara itzuli nahi izan zuten, Frantziako Iraultza sekula izan ez balitz bezala (monarkia absolutua, gizarte estamentala).
Burgesiak ez zuen antzinako egoerara itzultzeko asmorik, eta ideia berriak zituen. Antzinako Erregimena berrezartzeko asmoek porrot egin zuten.
Iraultzak Antzinako Erregimena desagerrarazi zuen Europa ia osotik.
Liberalismoa
Ideologia gisa ezarri zen. Liberalismoak bultzatuta egin zen industrializazio prozesua ekonomian.
Labur esateko, askatasunean oinarritzen zen ideologia hau: askatasun politikoan eta ekonomikoan.
Nazionalismoa
Aldaketa politikoak bultzatu zituen eragileetako bat izan zen. Nazionalismoaren sorrera Frantziako Iraultzarekin lotuta dago, orduan eman baitzitzaion "nazio" kontzeptuari kutsu politikoa. Ordura arte, nazioak jaioterria edo herria adierazten zuen. Frantziako Iraultzak nazio subiranotasunaren jabe bihurtu zuen. Lehen subiranoa erregea zen. Harrezkero, herriak duela subiranotasuna esaten da.
Nazionalismoaren garaia
Frantziako Iraultzak esanahi politikoa eman zion, beraz, nazio kontzeptuari. Napoleonen armaden aurkako borrokek nazio-sentimendua hedatu zuten Europa osoan.
Alemaniaren Batasuna
XIX. mendearen amaieran, Alemania 39 estatutan banatuta zegoen, Prusiaren eta Austriaren menpe. Estatu bakoitzak bere mugak, dirua eta gobernua zituen, baina guztiek hizkuntza, kultura eta historia bera zituzten. Germaniar herrian subiranotasuna eskuratzeko gogoa piztu zen, eta batasunerako asmoa indartu zen. Lehenik, Zollverein aduana-batasuna egin zuten zenbait estatutan, merkataritza-harremanak sendotzeko. Batasun politikoa Prusiaren eskutik etorri zen, Otto Von Bismarck kantzilerraren lanari esker. Danimarkaren, Austriaren eta Frantziaren aurkako garaipenek Prusiaren boterea handitu zuten, eta ondorioz, Alemaniaren batasuna aldarrikatu zen. Prusiako Gilen I.a izendatu zuten enperadore.
Italiako Batasuna
Italia ere hainbat estatutan banatuta zegoen XIX. mendean: Piemonte, Lombardia, Elizaren Estatuak… Liberalismoak Risorgimento mugimendu kultural-politikoa bultzatu zuen. Mugimendu hori Piemonten sortu zen. Cavour ministroa, Piemonteko erregea eta haren semea izan zituen buru. Italiako nazioa eraikitzeko eskubideak eskatzen zituzten, eta italiar penintsulako lurraldeak estatu batean biltzea.