Esparru horretako arauak: arau unibertsalak, guztiontzat gutxieneko justizia, portaera arauak.
Gizaki gisa jokatzeko denok bete beharreko arauak.
Justua izatea: guztion interesen alde egitea, gutxi batzuen interesak baztertzeko gai izatea.
Zerbait justua dela diogunean, ez dugu bilatzen: sentimendu bat azaltzea (emotibismoa); zer den niretzat ona (subjektibismoa); ez da ezta ere nire taldearentzat ona dena (erlatibismoa).
Nire helburua da objektiboa eta inpartziala den norbaitek arrazionalki onartzea.
Beraz, balio eta irizpide unibertsalik ba al dago?
Justiziazkoak bai, zoriontasunezkoak ez.
Utilitarismoaren Bi Ikuspuntu Kontrajarri
Ekintzaren utilitarismoa: Helburua gehiengoaren zoriona eta ongizatea bada, nola jokatu behar da egoera bakoitzean? Aukera desberdinen artean ondorio hoberenak izan ditzakeena hautatu.
Arauaren utilitarismoa: Helburua lortzeko beharrezkoa da moraltasunaren arau orokorren arabera jokatzea. Arauaren arabera jokatzeari bakarrik uztea salbuespenezko egoera berezietan (gerra edo istripu egoeretan).
Kanten Teoria Etikoa
Bizidun guztiok plazerrerako joera dugu, eta gizaki guztion helburua zoriontasuna da.
Gure helburuak moralak izan daitezen, lehen aurrebaldintza aukeratu ahal izatea da.
Naturaren ezaugarria beharra/determinismoa da; moralaren ezaugarria, berriz, askatasuna.
Helburu moralak proposatu egiten zaizkigu, ez inposatu.
Zenbait arau bete beharra sentitzen dugu, betetzeak zoriontsu egiten gaituelako.
Arau horiek ez betetzeak, aldiz, gizagabe egiten gaitu.
Arau horiek gure arrazoimenak sortuak dira.
Gizakia autonomoa da, arauak norbere buruari ezartzeko gai dena.
Arau horiek betetzeak ez dakar zoriona, baina bai gizatasuna.
Arau horiek baldintzarik gabeko aginduak dira: inperatibo kategorikoak.
Inperatibo hipotetikoek, aldiz, ekintzak agintzen dituzte beste helbururen bat lortzeko.
Inperatibo hipotetikoak aholkuak dira, baina ez inperatibo moralak.
Giza arrazoimena praktikoa da, ekintzak zuzentzen ditu, pertsonak errespetatuz, balio handikoak eta duinak direlako.