Etika eta Morala: Determinazioa, Heldutasuna eta Kontzientzia

Filosofia eta etika3,82 KB

Baldintzapena eta Determinazioa

Baldintzatuta egotea eta determinatuta egotea ez dira gauza bera. Baldintzatuta egotean, askatasuna ez da absolutua, baina ekintzen erantzule da. Determinatuta egoteak askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea esan nahi du.

Determinismo Kosmologikoa: Patua

Estoikoen ustez, beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, nola jokatu jakiteko. JAKINTSU EREDUA: Kanpoko zoriontasuna patuaren esku dagoela ohartu eta barneko bakea lortzen saiatzen dena. Beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea. Zoriontasuna lortzeko bide bakarra ez molestatzea da. Bi bereizketa:

  • Barneko askatasunaren mundua (gure esku)
  • Kanpoko mundua (ez gure esku)

Heldutasun Morala

Heteronomiatik autonomiara. Kohlbergen arabera, kontzientzia morala zer den bidezkoa eta zer den bidegabea neurtzeko gaitasuna da. Heldutasun moralean hasten da eta autonomia moralean amaitzen da. Hiru mailatan bereizten da:

Maila Aurrekonbentzionala

Norberaren interesak asetzen ditu. Heldutasun txikiena da. Norberaren bulkada egoisten arabera jokatzen dute, heteronomoak dira. Beste norbaiten arauari jarraitzen diote.

Maila Konbentzionala

Legeekin bat datorrena da bidezkoa. Gizabanakoa giza talde bateko sentitzen da eta arau eta printzipioak onartzen ditu. Honen ikuspegitik, onartezinak diren portaera diskriminatzaileak justifikatuta daude. Heteronomoak dira, eta gizartean normala dena da bidezkoa.

Maila Postkonbentzionala

Gizabanakoak ondo bereizten ditu arauak eta printzipio moral unibertsalak. Autonomoak dira eta heldutasun moral handiena dute. Norberaren kontzientziaren arabera jokatzen dute.

Sokratesen Jarrera

Mendebaldeko etikaren sortzailea da, eta berak proposatu zituen etikaren funtsezko galderak. Aurreko filosofoek unibertsoaren hasiera aztertzen zuten, baina honek gizakia gizartean nola garatzen den aztertu nahi zuen. Garrantzitsua hezkuntza ona eta hitz egiten jakitea da. Horregatik, filosofoek hori erakusten zuten diruaren truke, baina Sokratesek ez zuen kobratzen. Gauzen egia aurkitzea zen bere helburua.

  1. Morala egia-kontua da: egia bilatzeko jarrera.
  2. Egia bilatzea dogmatismoaren aurka azaltzea da.
  3. Egia aurkitzeko 2 metodo: gogoeta eta elkarrizketa.
  4. Sokratesen maieutika: egia mundura ekartzeko artea.
  5. Aurkitutako kontzeptu moralak gizabanako guztientzat dira.
  6. Zoriontsu izateko ongi jardun.
  7. Ez dago nahita gaizki jokatzerik. Gaizki ari dena ezjakintasunarengatik da.

Zoriontasunaren Ikuspegiak

  1. Nork bere burua errealizatzea da, helburuak lortzea (Eudemonismoa).
  2. Nork bere burua aski izatea.
  3. Plazera sentitzea eta minik ez izatea.

Morala, Zuzenbidea eta Erlijioa

Gizakien ekintzak bideratzen saiatzen dira; hauek arauak ezartzen dituzte. Helburua gizakioi zerk egiten gaituen zoriontsu jakitea da. Bi alderdi dituzte:

  • Edukia: Arauak zer agintzen edo debekatzen duen.
  • Modua: Arauak nola agintzen edo debekatzen diren.

Erlatibismo Morala

Zuzena edo zuzengabekoa erlatiboak dira, beti bizimoduaren araberakoak direlako, eta ezinezkoa da talde guztiak ados jartzea.

Kontzientzia Morala

Moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer txarto bereizteko baliatzen dugun gaitasuna da. Erabakiak hartzeko, printzipio orokorretatik egoera jakin batera pasatu behar dugu. Kontzientziak lan hori egiten du, epai praktikoak ematea. Printzipio moral batek nolako ondorioak dituen ulertzeko modurik onena aplikatzen saiatzen da. Zerbait egin behar dugunean, kontzientziak esaten digu jarraitu behar dugun edo ez. Funtzio autokritikoa ere betetzen du. Erantzukizunak izateko, izakiek aske eta kontziente izan behar dute.

Deskargatu

PDF Word HTML