Eszeptizismoa, Ona, Justua eta Etika: Filosofiaren oinarriak
Eszeptizismoa
Grezian, K.a. III. mendean, Pierron eta haren eskola izan ziren aintzindariak. Eszeptikoek diote irizpiderik ez dagoela aukeratzeko, beraz, aukera bat ere ez dela hobea. Erabakitzera behartuta gaude, baina inoiz ez dugu justifikazio arrazionalik. Kontrako argudioak: Badaude arrazionalki egokiak diren edo ez diren jakiteko balio duten printzipio eta arau moralak. Hauek gizarte-bizitza justu eta zoriontsua eramaten laguntzen dute.
Ona eta Justua
Bi gai handi:
- Ona: Onaren eremuko arauak ez dira denontzat berdinak. Inmoralak ez dira, ezin zaie pertsona guztiei eskatu.
- Justua: Moralki bizi den edonori eskatu ahal zaio.
Ona zoriontasun proiektu gisa
Onaren eremuko arauak ez dira denontzat berdinak; "zuhurtasun aholkuak" dira. Moralki sasoian egoteko, zoriontasunerako egitasmo bat sakondu behar da, eta zuhurtasuna da garrantzitsuena.
Zoriontasunak etikari hiru arazo mahaigaineratu dizkio:
- Denok ez dugu zoriontasunaren ideia bera; zoriontasun-ereduak ez dira orokorgarriak.
- Zoriontsua izatea ez da zuzena (onargarria) beste batzuen sufrimendua eragiten badu.
- Zoriontsua izatea ez dago bakoitzaren esku soilik.
Justua, elkarbizitza proiektu gisa
Gurekin eta gainerakoekin ditugun harremanetako zuzentasun-eremua unibertsala da. Justizia arauak bete beharreko gutxiengo batzuk dira, edozeinek bete behar dituenak (humanizatu/gizagabetu).
Zerbait justua dela baieztatzerakoan, gutxienekoaren interesa babestea guztion interesaren alde doa, berdin du jatorriak, etniak, kulturak...
Justua eta onaren artean ezberdintzen jakiten badugu, balio unibertsalak ba ote dauden erantzuteko gai gara. Justiziakoak bai, zorionezkoak ez.
Minimoen etikak eta maximoen etikak
Minimoen etikak (justiziaren etikak): Edozein izaki arrazionali eskatu ahal diren justizia-betebeharrak esaten dituzten proposamen filosofikoak.
Maximoen etikak (zoriontasunaren etikak): Bizitza zoriontsua izateko ideiak proposatzen dituzte, agindu ez, aholkatu baizik. Adibidez: erlijioa edo ideologia politikoak.
Herritar etika eta ordena moral unibertsala
Justua eta ona ezberdintzeak bi fenomeno azaltzen ditu:
- Askotariko eduki moralak eta judizio arauak egotea. Minimoei jarraitu beharrak gero bakoitzak nahi dituen maximoak jarraitzera eramaten du.
- Gizarte demokratikoetako pluraltasuna. Justizia-gutxieneko batzuk denek hartu behar dituzte, eta bakoitzak bere zoriontasun eredua izan dezake, inposatu gabe.
Minimo eta maximoei esker:
- Etika demokratikoa: Herritarrek adostutako minimoa.
- Minimo honek gizarteko alderdi guztietan aplikatzea; "etika-aplikatuak".
- Etika unibertsala: Ukaezinak diren justizia-eskakisunak, denek errespetatu beharrekoak.
- Justizia minimoak historikoki zabaldu dira, justizia alderdi berriak sartuz (emakumeen eskubideak).