Espainiako XIX. mendea: Erregealdiak eta Gatazkak (1840-1874)

Historia4,93 KB

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Garrantzi handiko aldaketak egin zituen Foru Konstituzioaren esparruan. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) joera moderatu, kontserbadore eta foruzaleak bidali zituzten Gorteetara. Ordezkari nafarrak progresistagoak ziren eta nabarmen mugatzen eta aldatzen zituzten foruak. Batasunik ez zegoenez, foruen aldeko fronte bateratua osatzea eragotzi zen.

Esparterok Euskal Herrian ere ezarri zuen legedi progresista: foru pasea deuseztatu zuen (foruei kontra egiten zien gauzei kontra egiteko aukera). Ondorioz, matxinadak sortu ziren 1841ean, liberalismo progresistaren kontrakoek osatuta.

Urte berean, erregeak matxinadari erantzuteko dekretu bat eman zuen. Honen arabera, hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen mailan jarri zituen, foru pasea, aldundiak eta batzar tradizionalak bertan behera utziz, muga-zergak kostaldera eta mugetara eramanez eta estatuaren legeak aplikatuz udal antolaketan. Hala ere, foruak ez ziren guztiz indargabetu.

Esparterok oso politika autoritarioa egin zuen, eta oposizioa egin zioten progresistek, moderatuek eta Maria Kristinaren aldekoek matxinadak egin zituzten. Ondorioz, erbestera ihes egin zuen.

Isabel II.aren Erregealdia (1843-1868)

Hamarraldi Moderatua (1843-1854)

Lehen hamar urteetan moderatuak izan ziren nagusi, eta hauek izan ziren beraien ekimen nagusiak:

  • 1845eko Konstituzioa sortu.
  • Zerga sistema arrazionalizatu eta liberalizatu zuen Mon-ek 1845ean, zerga zuzenak ezarriz.
  • Udalaren lege berriak onartu.
  • 1859an, Vatikanoak bere ondasunak desamortizatu izana onartu zuen.
  • 1844an, prentsari zentsura ezarri, Guardia Zibila sortu eta progresisten milizia nazionala desegin zuten.

Moderatuen aurkako Oposizioa

Alderdi Demokratikoa osatu zuten progresistek 1849an. Honek erregimenaren aldaketa totala eskatzen zuen. Mugimendu honen barruan errepublikarrak eta sozialistak bereizten ziren. Mugimendu horiek gogor zapaldu zituen Narváezek.

1852an, Murillok konstituzio proiektu atzerakoi bat aurkeztu zuen. Asko kontra azaldu ziren, eta Murillok dimisioa eman zuen.

Biurteko Progresista (1854-1856)

1854an, Manzanaresko Agiria idatzi zuten. Iraultza honetan bat egin zuten errepublikarrek, demokratek eta progresistek.

  1. Espartero jenerala gobernua zuzentzen. 1837ko hauteskunde sistema ezarri zen, baina politikan egonkortasunik ez zegoen. Batzuk progresisten kontra zeuden, besteek aldaketa iraultzaileagoak eskatzen zituzten. 1856an, Esparterok dimititu zuen eta O'Donnellek hartu zuen gobernua. Honek moderantismo ziklo berri bat ekarri zuen.
  2. 1856ko Konstituzioa idatzi zen, baina ez zen aurrera eraman. 1855ean, desamortizazio legea sustatu zuten. Neurri kapitalistak hartu ziren, ogasunean diru-sarrerak handitzeko, azpiegiturak hobetzeko eta industria garatzeko.

Moderantismoaren Itzulera (1856-1868)

1845eko Konstituzioa ezarri zen.

  • 1856-1858 bitartean, O'Donnell eta Narváez txandaka egon ziren gobernuan.
  • 1858-1863: Batasun Liberala, alderdi zentristak kontrolatuta.
  • 1863tik aurrera, moderatuek gobernatu zuten. Demokratak eta progresistak politikatik kanpo gelditu ziren.

Euskal Herrian foru zaletasuna handitzen ari zen. Krisi ekonomikoak egoera zaildu egin zuen, eta Narváez eta Bravoren azken gobernuek gogor zapaldu zituzten protestak eta matxinadak. Demokratak, progresistak eta errepublikarrak Primen zuzendaritzapean elkartu ziren, Isabel II.aren erregimena erorarazteko.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

"La Gloriosa" iraultzarekin liberalismo demokratikoa ezarri zen.

1868ko Iraultza

Topete Cadizen matxinatu zenean hasi zen, eta Prim eta Serranok jarraitu zioten. Batzorde Iraultzaileak eratu zituzten. Armadak Alcoleako gudua galdu zuen, eta Isabel II.ak alde egin behar izan zuen.

  1. Gobernua Prim eta Serranoren esku geratu zen, eta hauek inprimatzeko, elkartzeko, biltzeko eskubideak bultzatu zituzten, baita Gorteak biltzea ere.
  2. Lehenengo hauteskundeak irabazi zituztenek Konstituzio berria eratu zuten 1869an.

Amadeo Savoiakoa (1871-1873)

Eztabaida askoren ondoren, Amadeo errege izendatu zuten. Arazo ugari izan zituen:

  1. Errepublikarrak agintetik baztertuta gelditu ziren, eta matxinadak antolatzen zituzten.
  2. 1868an, independentziaren aldeko matxinadak Kuban eta Puerto Ricon.
  3. Karlistek eraso gehiago egin zituzten, eta Karlos VII.a proposatu zuten errege.

Alderdien arteko zatiketak eman ziren: Alderdi Progresistan (moderatuak eta erradikalak) eta errepublikarren artean (unionistak eta federalistak).

Deskargatu

PDF Word HTML