Espainiako Trantsizioa: 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Historia5,65 KB

1978ko Konstituzioa: Sorkuntza eta Oinarriak

Sistemaren erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen gobernuko sistema berria arautuko zuen Konstituzio bat osatzea eta onartzea. 1978. urtean osatu zuten aipatutako Konstituzioa, eta honako hauek izan ziren bere oinarriak:

  • Monarkia.
  • Erregimen parlamentarioaren ezarpena.
  • Estatu deszentralizatuaren kontzeptua (autonomiak egotea).

Aurreproiektu bat egiteko, UCDko hiru kideren eta boto gehien jasotako gainerako alderdietako lau kideren parte-hartzea izan zen: PSOE, PCE, AP eta PDC. Egitura politiko frankista desagerrarazi eta Estatu demokratiko berri bat ezartzea zen helburua.

Testua idaztean adostasun bateratua izan zuten, eta denek onartu zuten: bai bi ganberek (Diputatuen Kongresua eta Senatua) bai herritarrek, 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean.

Konstituzioaren Printzipio Nagusiak

Konstituzioaren printzipio nagusiak honako hauek ziren:

  • Estatuaren eskubide soziala eta demokratikoa.
  • Zuzenbide Estatua (Konstituzioaren menpe egotea).
  • Estatu soziala.
  • Estatu demokratikoa.
  • Monarkia parlamentarioa.

Konstituzioaren Antolaketa

Konstituzioaren antolaketari begira, bi zati bereizten ziren:

  1. Lehen zatia: Dogmatikoa. Bertan, oinarrizko printzipioak definitu eta horiek beteko zirela ziurtatzen zen. Gai nagusiak: eskubideak, erakundeak, botere banaketa eta lurralde antolaketa.
  2. Bigarren zatia: Organikoa. Bertan, Konstituzioaren hiru gai nagusiak antolatzen ziren, erakundeen esparruan honako banaketa hau finkatuz:
    • Erregea: Estatuko buruzagitza lana betetzen zuena.
    • Parlamentua edo Legebiltzarra: Legeak egiteko eta gobernuaren jarduerak kontrolatzeko funtzioa zuena.
    • Exekutiboa, Gobernua: Parlamentuak aukeratzen zuena, presidente edo lehendakari batek eta hark hautatutako ministroek osatzen zutena.
    • Judiziala, Epaileak: Auzitegi Konstituzionala, Konstituzioa beteko zela kontrolatzen zuena.

Gernikako Estatutua: Negoziazioa eta Onarpena

Estatutu proiektua 1978an Gorteetan aurkeztu zuten. Une horretatik aurrera, negoziaziorako tartea ireki zen talde nazionalistaren eta UCDren gobernuaren artean, bi arrazoi nagusirengatik:

  • Estatutuan EAJk egindako aldarrikapenak Konstituzioaren esparrua gainditzen zuelako.
  • Suárezen gobernua ez zetorrelako bat printzipio horiekin.

Azkenean, alderdien arteko hurbiltze bat gertatu zen, hitzarmen politiko bat lortu zuten eta, 1979ko urriaren 25ean egindako erreferendumean, Gernikako Estatutua onartu zuten. Hauteskundeetan %40 abstenitu zen, %54k baiezkoa eman zuen eta %5,4k ezezkoa.

Aurrez idatzitako Estatutuarekin, hau da, Lizarrako Estatutua (Gerra Zibilean indarrean egon zena) elkartuz gero, Gernikakoak ez zuen aldaketa handirik erakusten, baina ordura arte onartu gabeko autogobernu maila eta euskal herritarren eskubideen aitortza biltzen zituen.

Sistema parlamentarioa zen, eta beraz, Eusko Legebiltzarra sortu zuten: 75 diputatuk osatzen zuten, hiru Lurralde Historikoetako bakoitzeko 25 ordezkarik. Legebiltzar horrek lehendakariarengan jarri zuen bere konfiantza osoa.

Autonomia Estatutuaren Berezitasunak

Autonomia Estatutuaren berezitasunaren oinarria foruak eta eskubide historikoak aitortzea zen. Hori zela eta, honako eskumen hauek aitortu zitzaizkion:

  • Hezkuntzaren esparruan erabateko eskumenak izateko aukera.
  • Bertako polizia izatekoa, Ertzaintza.
  • Lurraldearen barne antolaketa berezia.
  • Kontzertu Ekonomikoetan oinarritutako finantzazio eredu berezia lortzekoa.

Azken bi ezaugarri horiek zehaztu zuten euskal sistema autonomoa.

Lurraldearen Antolaketa

Euskal Herriaren muga geografikoak ezartzea izan zen negoziazio guztietan landu beharreko gairik gatazkatsuena. Baina Nafarroak ez sartzea erabaki zuen, nahiago baitzuen bere esparru autonomikoa izan, eta orduan, Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoekin osaturik geratu zen.

Hiru probintziek ordezkariak zituzten gobernuko erakunde guztietan (Legebiltzarrean eta Eusko Jaurlaritzan), eta era berean, bakoitzak bere erakundeak zituen, esaterako, Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak. Trantsizio garaia amaitu zenean eta demokraziaren prozesua bete-betean zela, 1983. urtean, Lurralde Historikoen Legea onartu zuten, lurralde antolaketa hobeto taxutzeko eta erakunde bakoitzaren eskumenak definitzeko.

Kontzertu Ekonomikoak

Kontzertu Ekonomikoak euskal erregimen autonomoko ezaugarri berezienetakoak bilakatu ziren. 1878. urtean ezarri zuten finantzazio sistema berezi hori, foruak kentzea erabaki zen unean bertan.

Finantzazio horren arabera, Probintziako Aldundi bakoitzak bere zergak ezartzen eta biltzen ditu, eta zenbateko orokor horretatik zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango dio, eta aldakorra izango da, biztanleko errentaren eta beste zenbait irizpideren arabera.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernu zentralari Kupoa deritzona igorriko dio: bildutako diruaren zati bat. Gobernu autonomoak eskumenak ez dituen alor horietako gastuak ordaintzeko erabiltzen da; hala nola, kanpo politika, defentsa, Gizarte Segurantza, portuak, aireportuak, eta abar.

Kupoaren kalkulua komisio misto batean kalkulatzen da: foru aldundi bakoitzeko ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari eta Espainiar Estatuko administrazioko sei ordezkari.

Deskargatu

PDF Word HTML