Espainiako Konstituzioen Analisi Historikoa

Historia5,77 KB

1.2 Testuaren Analisia

Lexikoari dagokionez, aipatzekoa dugu:

  • Konstituzioa: estatu baten antolamendua arautzen duen lege gorena.
  • Fernando VII.a: Espainiako erregea erbestean, Espainian bertan Jose I.a dagoelako.
  • Gorte Nagusiak: herritarren ordezkariez osatutako botere legegilea duen erakundea da.
  • 1. art.→ Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna da.
  • 3. art.→ Subiranotasuna: herriak boterea dauka.
  • 8. art.→ Zergak ordaintzeko berdintasuna.
  • 12. art.→ Estatu konfesional katolikoa da onartzen den bakarra.
  • 14. art.→ Monarkia konstituzional heredagarria dago gobernu bezala.
  • 15, 16, 17. art. → Botere banaketa dago. Botere legegilea Gorteek dute; botere betearazlea erregeak; eta judiziala auzitegiek dute.
  • 371. art.→ Bakoitzak bere pentsamendua adierazteko askatasuna.

1.3 Testuinguruan Jartzea

Espainian indarrean jarritako lehenengo konstituzioa izan zen, testuinguru berezi batean idatzia eta aldarrikatua, Espainia momentu horretan gerra batean murgilduta baitzegoen: Independentzia Gerra. Horren hasiera ulertzeko Aranjuezeko 1808ko martxoaren 19ko herri matxinadara egin behar dugu atzera. Karlos IV.a abdikatu behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.

Barne liskarrez aprobetxatuta, Napoleonek biak Baionara deitu zituen eta honen presioei amore emanez, Napoleoni ematen diote eskubide guztiak eta aldi berean, honek bere anaia, Jose I.a, izendatzen du Espainiako errege. 1810an Batzorde Zentral Gorenak, herritarrek onartzen zuten bakarra, Gorteak Cadizen biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zegoen bitartean, herrialdea nola gidatu erabakitzeko.

Bertatik sortzen da 1812ko Cadizko konstituzioa, liberalismoaren aldekoa. Wellington dukeari esker espainiar-britainiar armadak Napoleonen armadak atzera egitea lortu zuen eta Fernando VII.ak koroa berreskuratu zuen Valençayko Itunaren bidez, horrekin Frantziaren porrota etorri zen. Porrotaren beste faktoreak gerrilak eta Errusiako gerra izan ziren.

Gorteak Cadizen antolatu ziren hiri liberala zelako eta britainiar ontziek babestuta zeukatelako. Bertan bildu ziren diputatuak absolutistak, erreformistak, ilustratuak, eta liberalak ziren arren, liberalen ideiak nagusitu ziren. Erregimen Zaharraren kontrako ideia horien oinarriak herriaren subiranotasuna, botere banaketa eta gizonezkoentzako zeharkako sufragio unibertsala dira.

2.2 Testuaren Analisia

Lexikoari dagokionez, aipatzekoak dira BM, absolutismoa, Gorteak eta konstituzioa.

  • Absolutismoa: erregeak botere guztiak ditu eta hori Jainkoarengandik zetorkion.
  • Gorteak: herritarren ordezkariez osatutako botere legegilea duen erakundea da.
  • Konstituzioa: legeen multzo bat, estatu baten funtzionamendua arautzen duena.
  • BM: Berorren maiestatea, Fernando VII.a.

Bigarren mailako ideiak bezala ditugu, alde batetik, Fernando VII.aren itzuleraren azalpena eta poza (1. paragrafoan). Bestalde, absolutismoaren defentsa gobernu sistema onena delako, adimenean eta arrazoimenan oinarrituta (2. paragrafoan). Bukatzeko, konstituzio eta Cadizko dekretu guztiak bertan behera uzteko eskakizuna dago aurreko egoerara itzultzeko (3. paragrafoan).

2.3 Testuinguruan Jartzea

Testu hau Espainiako Independentzia Gerraren ondoren idatzia izan zen. Garai hartako Karlos IV.a erregearen agintaldian larritu egin zen Erregimen Zaharraren krisi ekonomikoa, politikoa eta soziala eta Espainian ideia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren, Frantziatik eta Estatu Batuetatik etorritakoak. Independentzia gerraren hasiera ulertzeko Aranjuezeko 1808ko martxoaren 19ko herri matxinadara egin behar dugu atzera. Karlos IV.a abdikatu behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.

Barne liskarrez aprobetxatuta, Napoleonek biak Baionara deitu zituen eta honen presioei amore emanez, Napoleoni ematen diote eskubide guztiak eta aldi berean, honek bere anaia, Jose I.a, izendatzen du Espainiako errege. 1810an Batzorde Zentral Gorenak, herritarrek onartzen zuten bakarra, Gorteak Cadizen biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zegoen bitartean, herrialdea nola gidatu erabakitzeko.

Bertatik sortzen da 1812ko Cadizko konstituzioa, liberalismoaren aldekoa. Wellington dukeari esker espainiar-britainiar armadak Napoleonen armadak atzera egitea lortu zuen eta Fernando VII.ak koroa berreskuratu zuen Valençayko Itunaren bidez, horrekin Frantziaren porrota etorri zen.

Porrotaren beste faktoreak gerrilak eta Errusiako gerra izan ziren. Beraz, Fernando VII.a itzuli egin zenean konstituzioa errespetatuko zuela uste zuten, baina 1814ko maiatzaren 4an estatu kolpea eman zuen Valentzian zegoela eta Pertsiarren manifestua jaso zuen estatu kolpea aurrera eramateko laguntza gisa.

Fernando VII.aren erregealdia hiru etapatan bereizten da:

Seiurteko Absolutistan (1814-1820)

Gorteetako diputatuen laguntzari esker (diputatuen herena), Fernando VII.a konstituzioari uko egin eta absolutismoa berrezarri zuen, Cadizko dekretuak indargabetuz eta Gorteak deseginez. Oposizio liberala sortu zen ere militarren aldetik.

Hirurteko Liberal (1820-1823)

Liberalismoa nagusitzen da berriro bi joeratan banatuta (progresistak eta moderatuak) eta erregeak 1812ko konstituzioa zin egin behar du. Erregimen Zaharraren aldeko borroka bizirik jarraitzen du.

Hamarraldi Gaitzesgarrian (1823-1833)

Absolutismoa berrezartzen da. Honen aurrean erregearekiko dezepzioa emango da absolutisten nahiak ez zituelako ase. Fernando VII.a hiltzean, borroka horiek jarraituko dira ere.

Deskargatu

PDF Word HTML