Espainiako Klima eta Landaretza Motak

Geografia2,68 KB

1. Sarrera

Espainian klimen dibertsitate handia dago. Klima nagusiak ozeanikoa, mediterraneoa (hainbat barietateekin) eta mendikoa dira. Aipatzekoa da Kanarietako klima berezia dela.

2. Klima Ozeanikoa

Klima ozeanikoaren ingurua Iberiar penintsularen iparraldea da.

2.1. Prezipitazioak

  • Ugariak, erregularrak eta leunak dira (urteko 800 mm-tik gorakoak).
  • Eurien banaketa nahiko erregularra da; borraskek etengabe jarduten dute eta hilabetero euria egiten du. Hala ere, prezipitazio gehien neguan agertzen dira eta gutxien udan, Azoreetako antizikloiaren eraginez.
  • Prezipitazioen forma leuna da, eta ura lurzoruan iragazten da.

2.2. Tenperaturak

Hedadura edo bitarte termikoa txikia da kostaldean, itsasoaren eraginez (9ºC-12ºC bitartean), eta moderatua barrualdean.

2.3. Landaredia

Klima ozeanikoaren landare paisaia nagusiak baso hosto erorkorra, zakardia eta belardia dira.

2.3.1. Baso Hosto Erorkorra

Zuhaitz garaiek osatzen dute. Enbor zuzen eta leuna dute eta udazkenean hosto handiak erortzen zaizkie. Baso mota honek espezie gutxi ditu, eta masa handiak eratuz biltzen dira. Zuhaitzek sortutako giro ilunean iratzeak eta goroldioak hazten dira.

Baso hosto-erorkorretako zuhaitz esanguratsuenak haritza eta pagoa dira.

  • Pagoa: Nahiko geldo hazten da eta bere zura gogorra eta kalitate handikoa da, eta altzariak eta tresnak egiteko erabiltzen da. Pagoak baso espezifikoak edo haritzarekin baso mistoak osatzen ditu. Kantabriar mendikatean eta Nafarroako Pirinioetan dago.
  • Haritza: Altuera txikiagoetan hazten dira. Geldo hazten dira eta bere zur gogorra eraikuntzan eta altzariak eta ontziak egiteko erabiltzen da. Batez ere, Galizian eta Bizkaiko golkoaren inguruan daude.
  • Gaztainondoa: Bigarren mailako landare formazioa da, eta bere fruitua eta zura aprobetxatu daitezke.
  • Beste espezie batzuk: Lizarra, ezkia, zumarra eta hurritza.

Denboran baso hosto erorkorraren azalera handiak desagertu dira. Gaur egun, azalera handiak landatu dira hazkunde azkarra eta aprobetxamendu ekonomiko ona duten zuhaitzekin: pinua (zura eta erretxina) eta eukaliptoa (zelulosa eta paper-orea). Birlandatze horiek asko kritikatu dira, bi zuhaitzen hostoek lurzorua azidotu eta txirotzen dutelako.

2.3.2. Zakardiak eta Belardiak

Zakardia: Basoaren eta belardiaren arteko landaredi-mota, txilarra, otea, otabera eta antzeko sastrakaz eratua. Animalien azpietarako eta ongarri moduan erabiltzen da.

Belardiak: Belar–landarediak, paisaia ozeanikoan lur hedadura handiak hartzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML