Espainiako Gerra Zibila: Estatu Kolpetik Diktadurara

Historia2,62 KB

1936ko Estatu Kolpearen Hasiera eta Bilakaera

Estatu kolpea bi gertakari nagusigatik hasiko da: lehenengoa, Asaltoko Guardia bat hilko dute, eta hura hiltzeagatik Jose Calvo Sotelo hilko dute. Calvo Sotelo hil ondoren, Mola (Iruñeko jenerala) Sanferminetan hasiko da estatu kolpearen nondik norakoak zehazten. Estatu kolpe hori eman ahal izateko, karlisten babesa lortuko du. Lizarrako alkateak gobernu zentralari esan zion karlisten eta Molaren artean harreman arraro batzuk zeudela, baina gobernu zentralak ez zuen Mola susmagarritzat hartu eta 1936ko uztailaren 17an estatu kolpea emango dute. Hasiera batean matzinada hau Sanjurjoren esku zegoen, baina Sanjurjo hegazkin istripu batean hil zen eta Mola arduratu zen altxamenduaz.

Altxamenduaren Hedapena eta Afrikako Armada

Uztailaren 17an, Afrikan zeuden soldadu espainiarrak altxatuko dira Errepublikako gobernuaren kontra. Egun bat beranduago, Molak Francori Kanarietatik Afrikara bidaiatzeko aginduko dio. Bertatik, Altxamendu Nazionala aldarrikatuko da eta tropak Afrikako iparraldetik Espainiarantz bidaliko dira. Egun hartan, Espainiako hiri batzuetan altxamendu militarrak gertatuko dira, eta orduan, Molak gerraren aldarrikapena egingo du.

Gerra Zibilaren Eztanda eta Lurraldeen Banaketa

Bando nazionaleko militarrek pentsatzen zuten Espainiako gobernua berehala lortuko zutela (hau da, Errepublikako gobernua kentzea), baina errepublikazaleek erresistentzia handia erakutsi zuten. Errepublikaren alde zeuden guneak nagusiki industrializatuak eta latifundio (jabe baten lur handiak) guneak ziren:

  • Valentzia, Asturias, Bizkaia, Katalunia, Madril eta Andaluzia.

Bando nazionalak, berriz, demografikoki txikiagoak ziren eskualdeak defendatzen zituen:

  • Nafarroa, Araba, Gaztela eta Leon, eta Errioxa.

Horrela, militarren altxamendu bat zena, Gerra Zibila bilakatuko da. (Mola istripu batean hil zen eta gerraren gidaritza Francoren esku geratu zen).

Gerraren Amaiera eta Diktaduraren Hasiera

Gerra Zibila II. Errepublikako gobernuaren aurka matxinatutako sektore militar eta sozialaren arteko gatazka armatua izan zen. Francok Alemania eta Italiaren laguntza izango du, eta horrela lortuko du Errepublika garaitzea. 1939ko urtarrilean Bartzelona hartuko dute eta Errepublikako gobernuak Frantziara ihes egingo du. Azkenik, 1939ko apirilaren 1ean, Madril hartuko dute eta Gerra Zibila amaituko da, Francoren diktadurari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML