Espainiako Gatazka Politikoa: Cadizko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua

Historia3,06 KB

Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

1. Dokumentua Identifikatzea

Aztertzen ari garen testua juridikoa da. Hartzaileak Espainiako herritarrak direnez, publikoa da. Idazleak Gorteak dira.

Espainia inbadituta zegoen, erregea atxilotuta zegoen, eta nola gobernatu jakiteko, Cadizko Gorteak Cadizen (garai hartako herri liberal bakarra) elkartu eta konstituzioa idatzi zuten.

2. Ideia Nagusiak eta Azalpena

2.1. Ideia Nagusiak

Hauek dira dokumentuaren ideia nagusiak:

Gorte Nagusiek Fernando VII.a gatibutasunean zegoela adierazten dute:

  1. Subiranotasuna nazioan datza (3. art.).
  2. Estatuko gastuetan laguntzeko betebeharra (8. art.).
  3. Erlijio katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da estatuarena (12. art.).
  4. Gobernu forma monarkia moderatu heredagarria izango da (14. art.).
  5. Botere banaketa.
  6. Espainiar guztiek dute euren ideiak adierazteko eskubidea (371. art.).

2.2. Ideien Azalpena

  • Testuingurua: Fernando VII.a preso zegoenez, Espainian gobernatzeko Gorteek arau batzuk ezarri zituzten.
  • Subiranotasuna: Nazioari bakarrik dagokio legeak ezartzeko eskubidea.
  • Estatuko gastuak: Espainiar guztiek lagundu behar dute estatuko gastuetan, beren ondasunen arabera.
  • Erlijioa: Konstituzioak erlijio katolikoa babesten du, eta beste edozein praktikatzea debekatzen du. Hau Elizaren laguntza lortzeko egin zen.
  • Botere banaketa: Liberalismoa Montesquieu-ren "Legeen espiritua" lanean oinarritzen da, botereak banatuta egon behar direla aldarrikatuz.
  • Adierazpen askatasuna: Espainiar guztiek dute beren ideiak adierazteko eskubidea, betiere legeen mugapen eta erantzukizunen pean, zentsurarik gabe.

Pertsiarren Manifestua (1814-04-12)

1. Dokumentua Identifikatzea

Aztertzen ari garen testua politiko-juridikoa da. Publikoa. Pertsiar izeneko Gorteetako diputatu talde absolutistek idatzi zuten, eta izaera historikoa du.

Garai hartan, Independentzia Gerraren ostean, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Erregeak ez zekien konstituzioari zin egin edo absolutismoa berrezarri; diputatu absolutisten talde honek, manifestu honen bidez, absolutismoa berrezartzeko eskatu zion.

2. Ideia Nagusiak eta Azalpena

2.1. Ideia Nagusiak

Hauek dira dokumentuaren ideia nagusiak:

Espainiako ordezkari absolutistek adierazpen hau sinatzen dute:

  • Monarkia absolutua arrazoiaren eta adimenaren lana da.
  • Eskatzen dute: Gorte tradizionalak bil daitezela.
  • Bertan behera utz daitezela Cadizko Konstituzioaren ondorioak eta Gorteek xedatutako dekretuak.

2.2. Ideien Azalpena

  • Monarkia absolutua: Jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago monarkia absolutua. Menpekotasunaren bitartez ezarri zen.
  • Estatu kolpea: Gorteetako diputatu talde honek estatu kolpea eman zezan eskatzen zion erregeari.

Deskargatu

PDF Word HTML