Espainiako eta Euskal Herriko Hirigintza Prozesua eta Kontzeptuak

Geografia4,26 KB

Espainiako eta Euskal Herriko Hirigintza Prozesua

Hiriaren Definizioa eta Irizpideak

Hiri kontzeptua definitzeko zenbait irizpide daude: neurria, irizpide administratiboak, ekonomikoak eta funtzionalak. Herrialde guztiek baldintza batzuk ezartzen dituzte herri bat hiritzat jotzeko:

  • Biztanle kopurua.
  • Habitataren tamaina.
  • Lehen sektoretik kanpo lan egitea.

Erromatarren Garaia: Antolamendu Argia

Erromatarrak iritsi arte ezin daiteke hirigintzaz hitz egin. Une horretan agertu zen hirigunearen antolamendu argia, hiriaren eta inguruko nekazaritza-gunearen arteko harreman administratibo eta ekonomikoen sistemaren barnean. Bi bidek zatitzen zuten hiria (cardo eta decumanus), eta hori jarraituz, koadro forman antolatzen ziren.

Erdi Aroa: Kulturen arteko Kontrastea

Erdi Aroan, bi kultura zeuden: kristaua eta musulmana. Garai islamikoan izan zuten bultzada nagusia. Hiri islamikoen antolamenduak plano irregularra du, eraikinak ordenarik gabe antolatuta, kale estuak eta batzuetan irteerarik gabekoak.

Hiri kristauek ez zuten inoiz hiri islamikoen garrantzia izan. Hiri hauetako gune batzuek gune erromatarrak izan zituzten, baina beste batzuek merkataritza izaera zuten. Plano gehienak irregularrak ziren, erdian udaletxera edo katedralerantz zuzenduta. Babestearen ondorioz sortutako hiriek plano erregularra zuten. Euskal Herrian horrelako herriak daude.

Aro Modernoa eta Ilustrazioa

Errenazimenduan hiriak ez ziren asko hazi, Madril eta Sevilla izan ezik. Aro Modernoan, Barrokoaren bultzadaz, hiri-planoa antolatu zen, plaza nagusia eginez (karratuak ziren eta eraikin jarraitua osotzen zuten). Monarkia Ilustratuak hiriak ingurura egokitzea proposatu zuen, eta irizpide horri jarraituz, hirietako aldirietan pasealekuak eta etorbideak eraiki ziren.

Industria Iraultza eta Zabalguneak

Industria garaian hirietako paisaia asko aldatu zen. Eraikin berriak agertu ziren, eta auzoetan langileen etxeak zeuden. Plano irregularra zuten eta ez zuten hiri-zerbitzurik. Euskal Herrian Industria Iraultzak kostaldean izan zuen eragina.

Metropoliak handitu ziren desamortizazioari esker, horrela zabalguneak agertuz (gaur egun ikusi daitezke). Auzoak angelu zuzenean ebakitzen ziren eta kaleak erregularki antolatzen ziren. Hiriak handitzean, nekazaritza inguruetako eta hirietako egiturak batzeko proiektua egin zen, eta proiektu hori Arturo Soriaren Hiri Lineala izan zen.

XX. Mendea eta Hazkunde Demografikoa

XX. mendean hiriak hazteko prozesu indartsua hasi zen. Hiriak produkzioa ematen duten eta administrazioaren guneetan daude. Jarduera ekonomikoen hazkunde hori biztanleriaren hazkundearekin batera gertatuko da; biztanle gehienak hirietara joango dira. Euskal Herrian, industriaren garapenaren ondorioz, jende asko etorri zen, hazkundea nagusituz, eta Espainiak immigrante asko jaso zituen.

Hirigintza Kontzeptu Garrantzitsuak

Migrazio Pendularra

Barne migrazioetan, migrazio pendular hauek ohikoak dira gaur egun, komunikabideen eta garraioen garapena bultzatuta. Etxetik lanerako mugimenduak dira, egunero egiten direnak. Mugimendu honekin lotuta sortzen dira lo-hiriak.

Alde Zaharra

Jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da; beraz, historia luzea du. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handikoa da, kultura ondarea baitauka. Hori dela eta, askotan Multzo Historiko-Artistiko izendatu dituzte.

Zabalgunea

XIX. mendean, industrializazioarekin, hiriek nekazari asko erakarri zituzten, eta horregatik harresietatik kanpo hedatu ziren. Alde Zaharra gainditu, harresiak bota eta horien ordez pasealekuak eta etorbideak eraiki ziren. Burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu.

CBD (Central Business District)

Negozioetarako barruti nagusiak dira. Azken hamarkadetan sortutako inguruneak dira, eta hirietako zerbitzu-jardueren hazkundearekin lotuta daude. Ezaugarriak:

  • Plano erregularra edo erradiozentrikoa daukate.
  • Garaiera handiko eraikinak.
  • Komunikabide zabalen bidez lotura onak.
  • Jarduera nagusiak: administratiboak eta merkataritzakoak.

Deskargatu

PDF Word HTML