Espainia XIX. mendean: Krisialdia, Gerrak eta Iraultzak (1788-1874)

Historia9,78 KB

1. Antzinako Erregimenaren Krisialdia Espainian (1788-1814)

1.1. Karlos IV.a errege

  • Kanpo politika: Frantziako iraultza hasi zenean, Karlos IV borboia erregea; Mugak itxi eta herrialde harekiko harremanak eten zituen. 1796 an Godoy gobernuburu, Frantziarekin aliatu zen Britainia Handiaren aurka. Fontainebleauko Ituna 1807 an, Espainia Napoleonen inbasioetatik kanpo, ordea, Espainiak Frantziako tropak bere lurraldetik pasatzen utzi behar zuen.

  • Barne politika: Fernando semearekin liskarra, erregetza Fernandori eman ziezaiola exijitzen zion; liskarrak matxinada ekarri zuen: Aranjuezkoa. Hori konpontzeko Napoleonek arbitro papera hartu zuen, emaitza Borboiek abdikatu zutela eta errege berria izendatu zutela: Josef Bonaparte.

1.2. Independentzia Gerra.1808-1814

  • 1808ko maiatzaren 2an Madrilen matxinada hasi zen soldadu frantsesen aurka. Espainiar armada neutralizatuta borrokatu ziren, sabotajeak eta atentatuak eginez. Britainia Handiak eta Portugalek lagundu zuten gerra egiten Wellingtongo dukearen gidaritzapean. Espainiako gobernu legitimo gisa Batzorde Nagusi Gorena antolatu zuten. Bi agintaritza aurkakoak gobernatu nahian,1814 an frantsesak bota zituzten.

  • Egoitza Cadizen, ez zuten konkistatzea lortu. Cadizko Gorteak,1810ean antolatu; bertan hiru ideologi zeuden: Absolutistak, Ilustratuak eta liberalak. Horren emaitza 1812ko kontituzioa izan zen.


2. Absolutismoaren itzulera eta liberalismoaren saiakerak(1814-1843)

2.1. Fernando VII 1814-1833

Fernando VII Espainiara itzuli. 1812ko konstituzioa onartuko zuela esan, baina konbentzitu zuten absolutismora itzul zedin. Liberalak,jazarraldiei ekin zioten. Porrot ugari,1820an Riego liberalaren jazarraldiak boterea hartu eta Fernando konstituzioa onartu.

Lehen arazoa:Riegoren gobernu Aliantza Santuko tropek inbaditu, Riego urkatu eta Berrezarkuntzak absolutismoa jarri Fernando VII.aren eskuetan. Karlos adar ultrakatoliko absolutisten lidertzat hartu zuten, erregea Karlos izatea nahi zuten.

Bigarren arazoa: Amerikako kolonien independentzia: liberalsimoaren eta AEBko eredua jarraituz,baita metropoliko barne arazoez baliatuz. Espainia asko pobretu zen eta Europar potentzia izateari utzi.

Hirugarren arazoa: Espainian lege salikoa. Fernandok urrats legalak bete gabe, Santzio Pragmatikoa atera, hiru urteko Isabel alaba oinordeko,hori, liberalen gustukoa. Lege berriak Karlosi erregetzarako aukera kentzen ziola, karlistak haserretu. Fernando hil zenean Karlisten eta isabeldarren arteko gerra: I.Karlistaldia(1833-1839)

2.2. Erreginorde liberalak: M.Kristina eta Espartero(1833-1843)

Erreginordetzan ama M.Kristina liberalen babesarekin. Konstituzioaren ordez Errege Estatutua aldarrikatu,batzuentzat mugatuegia zenez liberalismoaren bi joera: Moderatuak eta Aurrekoiak. Lehenek subiranotasun partekatua eta errolda sufragioa. Aurrerakoiek subiranotasuna kortetan bakarrik eta sufragio zabalagoa. Presioak eraginda ministro aurrerakoiak izendatu zituen; Mendizabal desamortizazioa izan zen. Erakunde horiei lurrak merke erosi gero garestiago saldu eta irabazitako diruarekin ekonomikoa sustatu. Nekazaritza erreformatu zen eta etekinak industrian inbertitu. I.karlistaldia amaitzeko zegoen, gerran gastatu zuten irabazitako dirua eta herritar asko pobrezian jarraitu zuen.

1837an konstituzioa aurrerakoia aldarrikatu, erreginordeak gustuko ez zuenez cmoderatuen alde azpijokoan, ESpartero jazarraldi baten bitartez M.Kristina boteretik kendu,1840.urtean. 1843an Narvaez jeneralak moderatuak,jazarraldi bitartez Espartero ordezkatu. Isabel, erregin aldarrikatu zuten.




3. Isabel II(1843-1868)

Liberalismoa finkatu. Moderatuen edo aurrerakoien eskuetan gobernua, txandaketa jazarraldi militarren bitartez. Arazo ekonomikoak etengabeak ziren, pobreziaki iraundu zuen.

a. 1.GARAIA

  • Narvaez boterea 1854 arte. 1845eko Konstituzio berriak Gorte eta Koroaren arteko subiranotasuna onartu.

  • Orden publikoa helburu nagusia: Guardia Zibila sortu, Vatikanoarekin konkordatua sinatu, kode penal berria, zergak berrantolatu,hezkuntza zentralizatu.

b. 2.GARAIA

  • 1854an jazarraldi militarrak aurrerakoiei gobernua eman, bi urte iraun.

  • Konstituzio berria- 1856- indarrean sartu aurretik gobernua galdu.

  • “Burdinbideen Legea” eta Madozen desamortizazioa.

c. 3.GARAIA

  • 1868 arte iraun zuen

  • 1845eko Konstituzioa indarrean jarri zen.

  • 1866an krisia, herriak erreginari leporatu. Aurrerakoiek eta demokratek jazarraldia sustatu Ostendeko itunaren bitartez. Jazarraldiak iraultza ekarri eta Isabel II.ak tronua galdu. Prim eta Serrano militarrek hartu zuten protagonismoa.

4. Seiurteko iraultzailea(1868-1874)

Serranok erregeordetza. 1869ko konstituzio berria plazaratu, sufragio unibertsala onartu. Monarkia liberala nahi zen. Italiako Savoia dinastia aukeratu: Amadeo I(1871-73), errege arrotza zela zioten. Kuban independentzia saiakera,gainera, II. Gerra karlista atera zen. Errepublikarrak ere indartzen, Amadeo I.ak abdikatu zuen.

Parlamentuak I.Errepublika(1873-4): urtebetean lau presidente, hauek izan ziren arazo larrienak.

  • Errepublikar federalisten presioa zentralisten aurka.

  • Kantonalismoaren indarra

  • Heriotza zigorrik sinatu nahi ez izatea.

  • II. Gerra Karlistarekin Kubako independentzia gerra saiakera.

  • Parlamentuaren aurkakotasuna gobernuarekiko.

Armada agintea berreskuratu zuten: 1874an Pavia jazarraldiak parlamentua itxi,konstituzioa baliogabetu. Martinez Campos jazarraldi berri batek, Borboiak berrezarri zituen tronuan; Isabel II.aren semea izan errege: Alfontso XII.

Deskargatu

PDF Word HTML