Errusiako Iraultza eta Bigarren Mundu Gerra

Historia2,72 KB

Errusiako Iraultzaren eragileak eta SESBen sorrera

  • Iraultzaren eragileak: Poza eza, gobernua (tsarra eta gobernu autokrata), egoera ekonomikoa eta soziala.
  • 1905: Duma sortu zen.
  • 1917: Iraultza burgesa eta iraultza boltxebikea.
  • 1918: Boltxebikeek Alderdi Komunista izena hartu zuten. Errusia gerratik atera zen, Brest-Litovskeko ituna sinatu zuten eta konstituzioa onartu zen.
  • 1921: Leninek gobernua hartu zuen eta gerra zibila bukatu zen.
  • 1922: SESBen sorrera.
  • 1927: Stalinen gobernua.
  • 1917ko otsailaren iraultza.

Bigarren Mundu Gerra

  • Hasiera: 1939ko irailaren 1ean hasi zen.
  • Bandoak: Mendebaldeko potentziak (Erresuma Batua, Frantzia) vs. Ardatzeko potentziak (Alemania, Italia).
  • Eragileak:
    • Alemaniaren mendeku nahia.
    • Aliatuei kalte-ordainak ordaintzera eta armada murriztera behartzea.
    • Ideologia totalitarioen sorrera eta militarismoaren goraldia.
    • Nazionalismoa eta krisi ekonomikoa.
    • Txinparta: Alemaniak Polonia inbaditu eta Erresuma Batuak zein Frantziak gerra deklaratu zioten.
  • Ondorioak:
    • Giza eta material galerak.
    • Politikoak: Monarkia desagertu, erregimen totalitarioak erori, demokrazia indarberritu, munduko ordena politiko berria ezarri eta bi superpotentzien nagusitasuna.
    • Lurralde aldaketak: Bake-itunen ondorioz Europako mapa berria sortu zen.

Definizioak

  • Erromako martxa: Gobernuari presioa egiteko antolatu zen; horren bidez, Mussolini gobernuburu izendatzea lortu zuen.
  • Reichstageko sutea: 1933an Berlingo parlamentua erre zuten. Komunisten ekintza zela esan zen, baina ez da inoiz argitu.
  • Labana luzeen gaua: 1934ko ekainaren 30ean, Hitlerrek SAren buruzagiak atxilotzea eta hiltzea agindu zuen.
  • Kristal hautsien gaua: 1938ko azaroaren 9tik 10erako gaua. SA eta herritar zibilen artean juduen aurkako indarkeria ekintzak gauzatu ziren; askorentzat, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen.
  • Holokaustoa: 6 milioi juduren genozidioa.
  • Antisemitismoa: Juduen aurkako ideologia eta juduei hainbat eskubide debekatzen zizkien lege multzoa.
  • Nurenbergeko epaiketa: Naziek egindako gerra-krimenen aurkako epaiketa.
  • NBE: Nazio Batuen Erakundea. Aliatuek sortutako nazioarteko erakunde berria.

Deskargatu

PDF Word HTML