Erresistentzia eta Abiadura: Gaitasunen Azterketa
Erresistentzia
Gogoratu erresistentzia, lan bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna dela. ERRES ANAEROBIKO/ALAKTIBO esfortzu fisiko/LAKTIBO intentsitate handiko/ERRES AEROBIKO intentsitate txiki edo ertaineko.
Lan Jarraia
Lana modu jarraian egiten da atseden edo deskantsu gabe. Adibidez:
- Lasterka Jarraia: Denbora luzez, erritmo berdintsuarekin eta geratu gabe korrika.
- Fartleck: Denbora luzez korrika, erritmo eta intentsitate ezberdinak tartekatuz egiten da. Erritmo aldaketak aldapak, esprintak eta antzekoak izan daitezke.
- Entrenamendu Osoa: Gihartze ariketak eta lasterketa jarraia konbinatzen ditu.
- Aerobick: Ariketa ezberdinak modu jarraian eta musikaren erritmoa jarraituz koreografiak sortzen dira.
Lan Tartekatua
Lana zatitu eta atseden uneak tartekatzen dira, horrela intentsitate handiagoz lan egiten dugu.
- Interval Training: Distantzia konkretu bat hartu eta distantzia hori zenbaitetan errepikatzen da. Serieak egitea bezala (200m interval, 200m modu azkarrean, ondoren atsedena hartu eta 200m korrika).
- Zirkuitu Lana: 8 edo 12 ariketa desberdin hartu. Lan eta atseden tartekatzen joan. Horrela ariketa egiteko denbora bat eta deskantsurako beste bat.
Abiadura
Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrean egitea baimentzen digun gaitasuna da.
Abiadura Mota Ezberdinak
- Erreakzio Abiadura: Estimulu konkretu baten aurrean erreakzionatzeko gaitasuna. Adibidez, 110m lasterketa irteera, atezainak penalti...
- Keinu Abiadura: Keinu mugimendu konkretu bat egiteari deitu. Adibidez, teniseko sake bat, golfean makilarekin pilota kolpatu.
- Translazio Abiadura: Abiadura azkarrean desplazatzeari deitu. Oinez, korrika, igeri bizi izan daiteke. Adibidez, 100m lasterka, 50m igeri.
Erreakzio Ariketak
- Estimulu Finkoen Aurrean: Posizio desberdinetatik eta estimulu ezberdinari erantzun, estimuluak entzumena, ikusmena edo ukimenaren bitartez eman daitezke.
- Estimulu Aldakor Aurrean: Estimulu ezberdinen artean egokia aukeratu eta honen arabera dagokion erantzuna aukeratzean datza (futbolari batek aurkarien...).
Abiadura Lantzeko Ariketak
- Lasterketa Motzak: Tarte laburrak (30m-tik 100m-ra) ahalik eta abiadura handienean. Ariketa batetik bestera errekuperazio edo atseden oso eman.
- Lasterketa Teknika: Kirolarien teknika hobetzeko ariketak dira. Asmoa frekuentzia eta anplitudea hobetzea litzake (skiping, orpuak salto, hesi...).
- Super-Abiadura: Norberaren gaitasunaren arabera baino abiadura altuagoa. Aldapak jaitsi, goma elastikoen laguntzaz, motor batek bultzatuta.