Erregimen Zaharra eta Berria: Aldaketa Politiko eta Sozialak
Erregimen Zaharra eta Berria
Erregimen Zaharra: Iraultza Frantsesaren aurreko antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoa eta baita pentsamoldeak ere adierazten duen kontzeptua da.
Erregimen Berria: Iraultza Frantsesa eta, orokorki, iraultza burgesetik aurrera aurkitzen dugun antolaketa berria da; politika, sozial eta ekonomia erloetan. Espainian ere, nahiz eta murriztuagoa, iraultza burgesa izan zuten. Burgesia han ahula izan arren, XIX. mendean indartzen joango da eta Cadizeko gortetik aurrera Erregimen Berria poliki-poliki ezarriko da Espainian ere.
Politika
Absolutismoa
Estatuburuak, erregeak eskuarki, bere botere mugagabea duen gobernu-sistema da. XVII. eta XVIII. mendean mendebaldeko Europako monarkien gobernu eredua izan zen. Erregeengan aginpide guztiak elkartzen dira:
- Botere betearazlea
- Botere legegilea
- Botere judiziala
Botere guzti hau Jaungoikoarengandik datorkio. Ez dago hiritarrik, politikan parte hartzen ez dute eta. Denak dira menpekoak (esan bezala jokatzen dute). Sistema honetan, erregearen boterea mugatzeko konstituziorik ez dago.
Liberalismoa
Beste gauza guztien gainetik gizabanakoa baloratzen duen doktrina politikoa da, eta funtsezko ideia horren ondorioz, gizartearen funtzionamendu ezin hobea arlo ekonomiko eta sozialen askatasun handienean jartzen du konfiantza.
Horretarako Parlamentuak idazten duen konstituzioak garantizatzen ditu:
- Gizabanakoen eskubideak (jabego pribatua, bizitza eta zorionaren bila ihardutea)
- Askatasunak (adierazpen, iritzia emoteko…)
- Jabego pribatua
- Lege aurreko berdintasuna
- Botere banaketa
- Subiranotasun nazionala (sufragioaren bidez hiritarren partaidetza)
Konstituzioan oinarritutako sistema honek erregearen botere absolutua mugatzen du.
Subiranotasuna ez dago erregearengan, herriarengan baizik; hots, erregeak duen boterea orain askoz mugatuagoa da, Jaungoikoarengandik ez, herriarengandik baizik. Hiritarrek parte hartuko dute gorteetako ordezkariak aukeratzen eta, berauen bidez, konstituzioa egiten.
Gorteak burgesiaren menpean geratuko dira. Nola?
- 1. pausoa: pribilegiatuak baztertuko dituzte gizabanakoaren botoa lortzerakoan.
- 2. pausoa: pribilegiatuak ez direnen artean, zentzu-sufragioa inposatuz, bakarrik errenta maila zehatz batera ailegatzen direnak dute boto-emateko eskubidea, burgesia alegia. Gainerakoak baztertuak geratzen dira.
Iraultza Burgesaren helburua, hain zuzen, burgesia botere politikora heltzea da, hortik egoera ekonomikoa eta soziala euren mesedetan aldatzeko.