Erlatibismo epistemologikoa
ulertezina litzaioke gizakiari; 3. Ulergarria balitz ere, ondokoari adieraztea eta komunikatzea ezinezko litzateke. Gorgiasek, beraz, Egia objetiborik badagoenik ezeztatu zuen. –ERLATIBISMO MORALA ETA LEGEEN KONBENTSIONALTASUNA Egia objetiboen ezeztapen hori lege eta arau moraletara zabaldu zuten, sofistek, legeak eta arau moralak desberidnak badira herri eta garai guztietan. Korinton eta Espartan, esaterako, legeak desberdinak ziren. Lege eta ohitureei dagokienez, ez dagoelako ona, zuzena edo justua den ezer absoluturik. Sofistikaren erlatibismo moralean sakontzeko, kontzeptu bikote antitetiko baten esanahaia ulertu beharra dago. Physis hitza, natura itzul daiteke. Nomos hitza, bestalde, hitzarmen edo konbentzio itzuli daiteke. Komunitate baten legeak eta ohiturak jainkoek ezarriak ez direla onartzen bada, zergatik errespetatu lege eta ohitura horiek naturari jarraitu beharrean? Elkarrizketetan, solaskideek erakutsitako arrazoiak egiazkotzak har ditzaten trebe izatea da, sofistek iritziz, jokaera bertutetzua. Sokrates eta Platonen eginkizun nagusienetako ikusmolde hau kritikatzea izango da.