Enpresen Finantzaketa Iturriak: Epe Luzea eta Epe Laburra
Enpresen Finantzaketa Iturriak: Epe Luzea eta Epe Laburra
Epe Luzerako Besteren Finantziazio-Baliabideak
- Epe Luzerako Maileguak: Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei finantziazioa lortzeko. Mailegua onartu ondoren, enpresak dirua berehala eskuratzen du. Mailegua eskatu eta erabili ostean, maileguko dirua eta dagozkion interesak itzuli beharko dira, ezarritako baldintzetan.
- Jesarpenak: Enpresek ematen dituzten kreditu-tituluak (bonoak, obligazioak…) dira. Bono publiko zein pribatuek 2-5 urte arteko epe-mugak dituzte; obligazioek, berriz, 5 urte baino gehiagokoak. Partikularrek edo beste enpresa batzuek, interes batzuen truke, erosi egiten dituzte. Enpresek diru-kopuru handia behar izanez gero, partikularrei eskatzen dizkiete. Denbora pasatuta, enpresak dirua gehi interesak itzuli behar ditu, hitzartutako baldintzen arabera. Enpresa handiek soilik dute errenta finkoko titulu hauek erabiltzeko aukera.
Leasing-a: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, non elementu aktibo finko bat erabiltzen hasten den errendimendu-kuota baten truke. Sistema honetan, hiru eragile ekonomiko dira parte-hartzaile: enpresa bezeroak, jabeak eta leasing enpresak. Leasing-kuoten zenbatekoan sartzen dira ondasunen amortizazioa, kapital produktiboaren interesak, administrazio-gastuak eta arrisku-prima. Alokairu-aldia bukatzean, ondasuna leasing-enpresari itzul dakioke edo kontratuan zehaztutako prezioan eros daiteke. Leasing-ak, ordea, alde txar nagusi bat du, oso kostu handia duela. Hala ere, sistema honekin enpresek aktiboak eskuratzen dituzte.
Renting-a: Ondasun higigarri zein higiezinak epe ertain edo luzera alokatzeko modua da. Renting-kontratuan, epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du errentariak, eta renting-enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio. Behin kontratua amaituta, renting enpresak bi aukera ditu enpresarentzat: ekipoak ordezkatzea edo kontratua berritzea. Renting-arekin, errentariak ez du ondasuna erosteko aukerarik kontratua amaitzen denean.
Epe Laburreko Besteren Baliabideak
- Epe Laburreko Maileguak: Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati edo beste enpresa bati, epe laburreko beharrak ordaintzeko. 12 hilabete baino gutxiagoan, enpresak dirua eta beharreko interesak itzuli beharko ditu.
- Epe Laburreko Banku-Kredituak:
- Kontuko Zorpekoa: Kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza, eta enpresak interes batzuk ordaindu behar ditu zenbateko horren truke.
- Kreditu Kontua: Enpresak finantza-bitartekoak nahi baditu izan ditzakeen beharrei aurre egiteko, baina ez badaki zer zenbateko beharko duen zehazki, kreditu-kontu bat eska dezake.
- Merkataritza-Kreditua: Finantziazio automatiko bat da, enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztea lortzen duena.
- Efektu-Deskontua: Epemuga igaro aurretik, bezeroen zorrak finantza-erakunde bati utz diezazkioke enpresak, eta finantza-erakundeak zorren zenbatekoa aurrez ordainduko du kontuan, komisio eta interesengatik zenbateko batzuk kendu ondoren.
- Factoring-a (gutxi erabilia): Enpresen finantzaketa-mota bat da, bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak "faktore" izeneko enpresa bati saltzean datzana. Faktoreek berehalako likidezia eskaintzen dute, eta ordaindu gabekoen eta zordun berankorren arazoak kentzen dizkiote enpresari.
- Confirming-a (gutxi erabilia): Kreditu-erakundeek enpresei hornitzaile nazionalei egin beharreko ordainketak kudeatzeko eskaintzen dieten finantza-zerbitzua da. Enpresak ordaindu beharreko fakturak kreditu-erakunde bati ematen dizkio. Kreditu-erakundeak fakturak ordainduko ditu mugaegunean, dirua enpresaren kontutik ateraz. Horregatik, komisio bat kobratuko du kreditu-erakundeak.
Berezko Finantziazio-Funtsak
Automatikoki erakunde publiko batzuek eskaintzen dituzten finantzaketa-zerbitzu edo -iturriak.
- Letra: Kanbio-agiri eta Txekearen Legeak araupetutako dokumentu formala da.