Enpresen Finantza Ratioak: Gida Azkarra
1. Altxortegi edo Diruzaintza Ratioa
Enpresaren berehalako likidezia neurtzen du. Likidezia arazorik ez izateko, ratioaren balioak 1etik gertu egon behar du.
- 1 baino gutxiago bada: ardura egoera adierazten du, enpresak ezin izango ditu epe laburreko zorrak ordaindu epe laburreko baliabideekin.
- 1 baino handiagoa bada (1-1,2): egoera zuzena adierazten du, enpresak likidezia arazoak izaten ez dituelako.
- 1 baino askoz handiagoa bada: arreta egoera adierazten du. Enpresaren gauzagarria eta erabilgarria handiegia da eta ondare-masa hauei errentagarritasun nahikoa ez ateratzearen arriskua dago.
2. Likidezia-Ratioa
Enpresaren epe laburreko kaudimena aztertzen du. Likideziari dagokionez, epe laburrera zor duen euro bakoitzeko, aktibo korrontean _____ euro ditu.
Ratio hau beti 1 baino handiagoa izan behar du, aktibo korrontea beti pasibo korrontea baino handiagoa izan behar du.
- 1 baino gutxiago bada: egoera guztiz arriskutsua da, enpresak zorrak ordaintzeko arazoak izango ditu.
- 1 eta 2 artean badago: egoera zuzena adierazten du, likidezia egokia, enpresak epe laburrerako hartzekodunei kaudimen nahikoa eskaintzen dielako.
- 2 baino handiagoa bada: arreta egoera adierazten du. Enpresaren aktibo korrontea handiegia da eta ondare-masa hauei errentagarritasun nahikoa ez ateratzearen arriskua dago.
3. Erabilgarritasun-Ratioa
Erabilgarria aztertzen du, hau da, enpresaren berehalako ordainketaren gaitasuna.
- Ratioaren balioa 0,2 baino gutxiago bada: ardura egoera adierazten du, berehalako zorrei aurre egiteko arazoak izan ditzake.
- Ratioaren balioa 0,2 eta 0,3 artean badago: egoera zuzena adierazten du, enpresak bere erabilgarriarekin berehalako zorrei aurre egiteko gai delako.
- Ratioaren balioa 0,3 baino handiagoa bada: ondare-masa hauei errentagarritasun nahikoa ez ateratzearen arriskua dago.
4. Berme-Ratioa
Enpresaren epe luzeko kaudimena adierazten du. Enpresak zor eta betebehar guztiak ordaintzeko duen gaitasuna neurtzen du.
Enpresak ____ euro ditu aktiboan zorraren euro bakoitzeko.
- 1 baino gutxiago bada: egoera guztiz arriskutsua adierazten du, enpresaren porrot arrisku handia dakar. Kasu honetan pasiboa aktiboa baino handiagoa da eta egoera honetan ezin da luzaro egon; egoera hau hobetzeko neurriak hartu beharko lirateke. Arazo hauek ez badira konpontzen, enpresaren itxierara abiatuko litzateke.
- 1 eta 2 artean badago: egoera zuzena adierazten du, enpresak bere hartzekodunei bermatzen baitizkie beraien aldeko zor guztiak.
- 2 baino handiagoa bada: enpresak hartzekodun guztiei berme gehiegi eskaintzen die, enpresak hazkundea gal dezake.
5. Zorpetze-Ratioa
Enpresak kanpo-finantzaketarekiko duen mendekotasun-maila adierazten du, zorpetze maila.
Enpresak erabiltzen duen besteen euro bakoitzeko, finantzaketa propioko ___ euro erabiliko ditu.
- 0,5 baino gutxiago bada: arreta egoera adierazten du, enpresak zorpetze maila handitzeko ongi aprobetxatzen ez dituen Fondo Propio gehiegi dituen egoeran egon daiteke.
- 0,5 eta 1,2 artean badago: egoera zuzena adierazten du, enpresak zorpetze maila egokia duelako eta ondorioz, egonkortasun egoeran dagoelako.
- 1,2 baino handiagoa bada: ardura egoera adierazten du, enpresa gehiegi zorpetuta dagoelako, Fondo Propioak falta zaizkio eta, berriz, zor gehiegi ditu.
6. Autonomia Ratioak
Enpresak kanpo-finantzaketarekiko duen independentzia-maila adierazten du.
- 0aren hurbil edo negatiboa bada enpresa porrotaren egoeraren gertu dago.
- 0,8 baino gutxiago bada: arreta egoera adierazten du, enpresak hartzekodunen menpe dagoelako, eta enpresaren jabeek arazoak izango dituzte erabakiak hartzeko.
- 0,8 eta 1,5 artean badago: egoera zuzena adierazten du, enpresak autonomia egokia duelako eta ondorioz, egonkortasun egoeran dagoelako.
- 1,5 baino handiagoa bada: ardura egoera adierazten du, enpresa finantza-egitura arriskutsuarekin funtzionatzen ari da, inbertsioei errentagarritasuna ateratzeko aukerak galtzen ari da.
Enpresak erabiltzen duen besteen euro bakoitzeko, finantzaketa propioak ____ euro erabiliko ditu.
7. Ibilgetu-Ratioa
Aktibo ez korronte eta ondare garbia gehi pasibo ez korrontearen arteko erlazioa. Maniobra funtsa nolakoa den adierazten du.
Ibilgetuaren ratioa= Aktibo ez korrontea / Ondare Garbia + Pasibo ez korrontea
- 1 baino baxuagoa bada egoera zuzena adierazten du. Ondare garbiak eta pasibo ez korronteak, aktibo ez-korrontea finantzatzeaz gainera, aktibo korrontearen parte bat ere finantzatzen du.
- 1 baino altuagoa bada arreta egoera adierazten du, enpresa finantza-egitura arriskutsuarekin funtzionatzen ari delako, aktibo finkoren parte bat finantzatzen delako pasibo korrontearekin.
8. Zorraren Kalitatea
Zorraren kalitate-ratioak pasibo korrontearen eta pasibo osoaren arteko erlazioa erakusten digu. Beraz, epe laburrean ordaindu beharreko gure zorren ehunekoa erakusten digu.
Zorren kalitatea = Pasibo korrontea / Pasiboa guztira
- 0,2 baino baxuagoa bada, zor gutxi ditugu epe laburrean, eta likidezia eta kaudimen egoera ona bada, epe luzera zorpetu gaitezke inbertsio errentagarriak egiteko.
- 0,2 eta 0,5 tartean baldin badago egoera zuzena adierazten du. Zorrak kalitate ona du. Hau da, pasibo korronte eta pasibo ez korrontearen arteko erlazioa zuzena da.
- 0,5 baino altuagoa bada, zor handia izango dugu urtebetean baino gutxiagoan ordaintzeko, eta horrek arazoak sor ditzake ordaintzeko.