Enpresen Ekonomia eta Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak
Enpresa Etekina eta Kostuak
Enpresa etekina (Ee): produktuen salmentarekin lotutako guztizko sarreraren (SG) eta ekoiztu ahal izateko behar diren guztizko kostuen (KG) arteko aldea da. Ee = SG - KG.
Kostu motak
- Ekoizpen-kostua: ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen diru-balioa da.
- Kostu finkoak (KF): ekoiztutako kopuruak aldatu arren berdin jarraitzen duten kostuak dira (adibidez, lokalaren alokairua edo mantentze-gastuak).
- Kostu aldakorrak (KA): ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira (adibidez, lehengaiak eta energia-kontsumoa).
KG = KF + KA.
Enpresen Finantzaketa eta Inbertsioak
Enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duten diru-balioa da. Enpresen finantzaketa: enpresak behar izaten dituen baliabideak, bere jarduera gauzatzeko egin beharreko inbertsioak finantzatzeko.
Finantzaketa iturriak
- Erreserbak: enpresaren aurrezkiak dira, banatu gabeko irabaziak.
- Merkataritza-kredituak: finantzaketa automatikoa da, enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean.
- Mailegua: enpresen jarduera finantzatzeko dirua da. Interesak, epeak eta hitzartutako baldintzak kontuan hartuta egin behar dira itzulketak.
- Autofinantzaketa: erabilera-kosturik ez duen arren, baliabide horiekin enpresatik kanpo eskuratuko litzatekeen errentagarritasuna lortu beharko luke.
Inbertsioaren gakoak
- Inbertsioa: etorkizunean etekin gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.
- Likidezia: inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da.
- Errentagarritasuna: hasierako inbertsioen gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna.
- Akzioak: enpresa baten jabetza-ehunekoa adierazten duten tituluak.
- Interesa: bestearen dirua alokatzearen kostua da.
Dirua eta bere Funtzioak
Dirua: onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa eta kobrantza-bitartekoa da.
Funtzioak
- Truke-bitartekoa.
- Balio-gordailua.
- Kontu-unitate komuna: ondasun arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke.
Diru motak
- Legezko dirua: herrialde bakoitzak dituen txanpon eta billeteak.
- Banku-dirua: modu birtualean dagoen dirua.
- Txartelak: finantza-erakunde edo saltoki batek igorritako ordainketa-bitartekoa.