Enpresariaren Laguntzaileak: Sailkapena eta Funtzio Nagusiak

Zuzenbidea3,03 KB

Enpresariaren Laguntzaileak eta Kudeaketa

Jarduera burutu ahal izateko, lankidetza beharrezkoa da. Enpresariak ezin baititu bere kabuz jarduerak burutu. Enpresariaren laguntzaileak lau irizpideren arabera sailka daitezke:

Laguntzaileen Sailkapen Irizpideak

  • Laguntza motaren arabera: Lankidetza etengabea edo noizbehinkakoa.
  • Enpresariarekin duen loturaren arabera: Merkataritza-izaerakoa edo lan-izaerakoa.
  • Laguntza-esparruaren arabera: Enpresaren barnean ala kanpoan.
  • Lankidearen izaeraren arabera: Menpeko langilea eta burujabea.

Bi Laguntzaile Mota Nagusiak

Menpeko laguntzaileak: Lankidetza etengabea ematen diote enpresariari, gehienetan enpresaren barnetik. Salbuespeneko kasuetan, enpresatik kanpoko laguntza ematen dute.

Laguntzaile burujabeak: Noizbehinka laguntza ematen diote, merkataritza-izaerazkoa, enpresatik kanpo eta burujabetasun-izaeraz.

Menpeko Laguntzaile Espezifikoak

  1. Merkataritzako kudeatzailea edo faktorea (ahaldun orokorra). Merkataritza-izaeraz enpresatik kanpo jarduten du.
  2. Goi zuzendaritzako pertsonala. Ahalmen gehienak dituzte, legeak ezartzen dituen gutxienekoak: administrazioa, kudeaketa eta kontratazioa.

Gerentea: Zuzendari Orokorraren Funtzioak

Gerentea enpresariaren laguntzailerik onena da, zuzendari orokor gisa ere ezagutzen da. Horretarako, bere gaitasuna (+18 urte eta ezgaitua ez) eta legeak eskatzen dituen ahalmenak bildu behar ditu, Merkataritza Erregistroan adierazita. Posiblea da ahalmen gehiago jasotzea enpresariaren eskutik. Kasu horretan, Eskritura Publikoa ezarri eta Merkataritza Erregistroan inskribatu beharko dira. Enpresariak konfiantza-harremana bilatzen du gerentearekin:

  • Harremana enpresariarekin: Zerbitzu-errentamendu kontratua da. Horrek esan nahi du enpresariak gerentea bere borondatez izendatzen duela, berarengan konfiantza duelako. Era berean, konfiantza galduz gero, kontratua deusezta dezake eta kargutik kendu.
  • Goi mailako harreman berezia: Hau dugunean, kargutik kentzeko beste lotura bat dugu: izaerazko harremana. Legeak finkatzen ditu harremanak amaitzeko arrazoiak. Lotura hau apurtzean, enpresariak gerenteari ordaindu beharko dio. Blindaje harremana deritzo.
  1. Banakako ahaldunak. Gerente orokorrak ez dituen ahalmenak ditu.
  2. Merkataritzako mendekoak eta ordezkariak. Ahalmen mugatuak dituzte, dendetan edo tokietan egon ohi dira, kontratu bakarra dute.

Laguntzaile Burujabeak (Autonomoak)

Ez dago lan-harremanik enpresariarekin.

  • Merkataritza-agenteak: Bezero berriak bilatzen dituzte edo publizitate-kanpainetan laguntzen dute.
  • Fede publikoko langileak: Notarioak dira. Egia eta zuzena da beraiek adierazten dutena (egintza ofiziala).

Deskargatu

PDF Word HTML