Enpresaren Oinarriak: Banaketa eta Osagaiak

Ekonomia3,31 KB

Banaketa

Banaketaren Funtzioa: Banaketari esker, enpresek ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileek eskuratzeko eta erabiltzeko une eta leku egokian egoten dira. Produktuak kontsumitzaileen eskura jartzean, banaketak lekuaren, moduaren eta denboraren erabilgarritasuna eragiten du.

Produktuek ekoizlearengandik kontsumitzailearenganako bidea egiteko erabiltzen diren bitartekoek osatzen dute banaketa-kanala.

Banaketa-Kanal Motak

  • Kanal Propioa: Enpresaren jabetzakoa da (adibidez, Zara, beraien produktuak egin eta enpresa berdinean saltzen ditu).
  • Kanpo Kanala: Ez da enpresa ekoizlearen jabetzakoa (adibidez, Nescafé, Eroskik saltzen du).

Kanpo Kanalaren Hedadura

Kanpo kanalaren hedadura banaketan parte hartzen duten bitartekarien araberakoa izango da:

  • Handizkariak: Ez dio zuzenean azken kontsumitzaileari saltzen.
  • Txikizkariak: Zuzenean saltzen diote azken kontsumitzaileari.

Enpresa Motak

Ekoizpen Baliabideen Jabetza

  • Enpresa Pribatuak: Partikularren edo beste enpresa batzuen jabetzakoak dira.
  • Enpresa Publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoren baten jabetzakoak dira (adibidez, Osakidetza).

Egitura Juridikoa

  • Banakako Enpresak: Pertsona fisiko baten jabetzakoak dira. Pertsona hori bere enpresaz arduratzen da, zorrei aurre egiteko. Hauek autonomoak dira eta erantzukizun mugagabea daukate.
  • Sozietateak: Jabe bakarra edo bat baino gehiago dituzte. Beraiek jartzen dituzte ustiapenerako behar diren ekoizpen-faktoreak.
    • Sozietate Anonimoa (SA): Bazkideak daude eta akzioak beraien artean banatzen dira. Zorrak sartutako diruarekin ordaintzen dira, eta ez diru pertsonalarekin. Akzioa edozeinek eros dezake.
    • Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL): Erantzukizuna mugatua da, baina akzioen ordez partaidetzak banatzen dira. Partaidetza erosteko/saltzeko, bazkide guztien baimena behar da.

Enpresaren Osagaiak

  • Giza Elementua: Enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak dira: jabeak, langileak, zuzendariak, etab.
  • Ekoizpen-Ondasunak: Enpresak dituen ondasun ekonomikoak dira.
    • Aktibo Ez-Korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko ondasunak osatzen dute (makinak, bulego-altzariak).
    • Aktibo Korrontea: Aldian-aldian berritzen diren ondasunak dira, etengabe zirkulatzen ari direnak (dirua, esaterako).
  • Antolaketa: Enpresaburuak zehazten ditu. Barne antolaketari dagokionez, enpresa modernoetan zenbait arlo bereizten dira, eginkizun espezializatuak dituztenak:
    • Hornikuntza: Materialak erostea (lehengaiak, adibidez).
    • Ekoizpena: Produktuen arduradunak dira.
    • Salmentak: Produktua merkatuan merkaturatu eta banatzen du.
    • Giza Baliabideak: Enpresaren langileak antolatzen ditu.
    • Finantzaketa: Dirua kudeatzen dutenak.
    • Zuzendaritza: Beste arlo guztiak antolatzen dituena.

Deskargatu

PDF Word HTML