Enpresaren Finantzaketa Iturriak: Kanpokoak eta Barnekoak

Ekonomia2,46 KB

Kanpoko Finantzaketa: Epe Motza

Merkataritza Deskontua

Epe motzeko kanpoko finantzaketa modu bat da. Enpresak dirua behar badu eta berekin epe luzeko zor bat badu, modu hau erabiltzen du. Merkataritza-deskontuarekin, beste epe luzeagoan kobratuko lukeen dirua berehala lortzea du helburu.

  • Abantaila: Bankuak onartuz gero, enpresak dirua berehala lortzen du.
  • Desabantaila: Dirua ez da osorik kobratzen, komisio bat kentzen baitzaio.

Kredituak

Epe motzeko kanpoko finantzaketa eredu bat da; banku batek denbora jakin baterako uzten duen dirua, hain zuzen ere. Diru eske joatean, bankuak dirua uzteko abal bat eskatzen du, dirua itzultzen ez bada kreditua itzularazteko konpromiso gisa:

  • Abal pertsonala: Beste enpresa baten ondasunak jartzen direnean berme gisa.
  • Abal erreala: Enpresak bere ondasun propioak jartzen dituenean balantzan.

Kanpoko Finantzaketa: Epe Ertaina eta Luzea

Maileguak

Epe ertain edo luzerako kanpo-finantzaketa modu bat da. Enpresak dirua eskatzen dio bankuari eta honek interes jakin batekin uzten dio, kontratu baten bitartez negoziatuta. Maileguak normalean urtebete baino gehiagoko epean itzultzen dira. Horretaz gain, enpresak komisio batzuk ordaindu behar ditu.

Leasing-a

Epe ertain edo luzerako kanpo-finantzaketa eredu honetan hiru alderdik hartzen dute parte:

  1. Ondasunak ekoitzi eta leasing enpresari saltzen dizkion enpresa.
  2. Leasing enpresa: Ondasun jakina erosi eta alokairuan jartzen duena.
  3. Erabiltzailea: Leasing enpresa denbora jakin baterako kontratatzen duen enpresa.

Barne Finantzaketa edo Autofinantzaketa

Amortizazioa

Mantentze-autofinantzaketa eredu bat da. Honen bitartez, enpresa batek kontuan hartzen du dituen ondasun fisikoek balioa galduko dutela (fisikoki, funtzionalki zein teknologikoki) eta depreziatu egingo direla. Ondorioz, salmenten irabazien zati bat gordetzen du etorkizuneko berrikuntzek sortuko dituzten gastuei aurre egiteko.

Erreserbak

Aberasteko eta dirua gordeta izateko egiten den autofinantzaketa mota da. Honen bitartez, enpresa batek bere irabaziak metatu egiten ditu, hiru arrazoi nagusi hauengatik: legeak hala behartuta, estatutuek finkatzen dutelako edo enpresak berak hala erabaki duelako.

Deskargatu

PDF Word HTML