Enpresa Estrategia eta Kudeaketa: Oinarriak eta Tresnak

Ekonomia5,27 KB

Enpresa Estrategia eta Zuzendaritza

Enpresa estrategia enpresa helburuak aurrera eramateko enpresak berak hartzen dituen erabakien multzoa da. Zuzendaritza estrategia, enpresen estrategien kudeaketa prozesua da.

Estrategia Kudeaketa Prozesua

Estrategia kudeaketa prozesuak hiru fase nagusi ditu:

  1. Analisi Estrategikoa

    Estrategia hautatu baino lehen, zenbait elementu aztertu behar dira:

    • Ingurunea: Enpresatik kanpo dauden faktoreak.
    • Enpresaren ahalmena: Enpresak dituen baliabideen eta gaitasunen multzoa.
    • Ekintzaileen espektatibak: Zeintzuk diren helburuak eta nora iritsi nahi den.
  2. Estrategia Aukeratzea

    Zein motatako estrategia jarri nahi den jakin behar da:

    • Korporatiboak: Enpresaren helburu globalarekin lotutako erabakiak, garrantzi handikoak (adibidez, zein sektore hautatu, zer tamaina, zer saldu).
    • Negozio estrategiak: Enpresaren alderdi jakin batzuekin lotuta, ez dute aurrekoak bezain garrantzia (adibidez, zein prezio).
    • Estrategia operatiboak: Enpresaren beste estrategiak errespetatuz, enpresaren baliabideak modu efizientean erabiltzea lortu (adibidez, nola aurreztu).
  3. Estrategia Ezartzea

    Finkatutako estrategia nola aplikatuko den zehaztea eta antolatzea.

Lehia Estrategiak eta Abantailak

Lehia estrategiak mota desberdinekoak dira. Batzuk lehiakideen ingurukoak dira, lehiakideei abantaila hartzen saiatzen direnak. Lehia estrategien helburua lehia-abantailak lortzea da.

Lehia-abantaila

Lehia-abantaila enpresek lehiakideekin alderatuz posizio hobea lortzeko behar dituen ezaugarrien multzoa da, lehiakideetatik desberdintzen duen zerbait.

Balioa Sortzea

Balioa sortzea lehia-abantaila lortzeko elementurik ohikoena da, lehia estrategian arrakasta lortzeko modurik onena eta erabiliena. Balioa sortzea gure produktuei balioa eranstean datza, hau da, balio erantsia sortzean.

M.E. Porter: Balio Katea

Michael E. Porter ekonomilariak Balio Katea planteatu zuen, enpresaren jarduera aztertzeko tresna gisa. Produktu edo zerbitzu bat ekoizteko jarduerak banatzen ditu, azkeneko ondasunari zer balio eransten dion azter daitekeelarik.

Lehia Estrategia Motak

Lehia estrategien artean, hiru mota nagusi bereizten dira:

  1. Desberdintze estrategia: Lehiakideen produktuetatik desberdindu, enpresaren produktua bakarra delakoaren sentsazioa sorraraziz (adibidez, Apple).
  2. Kostuetan liderra izatearen estrategia: Kostu baxuetan ekoiztea, abantaila operatibo bat lortuz (adibidez, Zara).
  3. Espezializazio estrategia: Enpresak merkatu baten segmentu konkretu batean bakarrik jarriko du arreta, eta segmentu horretan onena izaten saiatuko da (adibidez, Colegio Alemán).

Enpresaren Ingurunea

Ingurunea enpresatik kanpo dauden faktoreak dira, baina enpresaren funtzionamenduan eragina dute. Ingurune orokorra (enpresa guztietan eragina duena) edo espezifikoa (eragin jakin bat duena enpresa bakoitzean) izan daiteke.

Ingurune Orokorra

Ingurune orokorra osatzen duten faktoreak:

  • Faktore ekonomikoak
  • Faktore soziologikoak
  • Lege eta politika faktoreak
  • Faktore teknologikoak
  • Faktore ekologikoak

Ingurune Espezifikoa

Ingurune espezifikoa osatzen duten faktoreak:

  • Hornitzaileak eta bitartekari edo banatzaileak
  • Lan merkatua
  • Bezeroak
  • Lehiakideak
  • Finantza bitartekariak

Analisi eta Estrategia Osagarriak

AMIA (SWOT) Analisia

AMIA (SWOT) analisia barne faktoreak (Indarguneak, Ahuleziak) eta kanpo faktoreak (Mehatxuak, Aukerak) aztertzen dituen tresna da.

Porterren Lehia Indarrak

Porterren Lehia Indarrak enpresaren ingurunea aztertzen duen metodoa da, Michael Porterrek sortua. Enpresa baten lehia-egoera ingurunean dauden 5 aldagaien araberakoa da:

  1. Ordezko produktuen mehatxuak
  2. Lehiakide berrien mehatxuak
  3. Bezeroen negoziazio ahalmena
  4. Hornitzaileen negoziazio ahalmena
  5. Lehiakideen arteko lehia

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK)

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) enpresek gizarte eta ingurumenaren inguruko kezkak borondatez txertatzea da beren eguneroko merkataritza eragiketetan.

Hazkunde Estrategiak

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

Enpresaren kokapena eta dimentsioa zehazteko kontuan hartu beharreko faktoreak:

  1. Merkatuaren eskaria
  2. Lehengaien hornidura
  3. Lan merkatua
  4. Komunikabideak eta garraioak
  5. Orubearen kostua
  6. Legedia
  7. Inbertsioak eta finantzazioa
  8. Eskualdearen ekonomia garapena

Barne Hazkundea

Barne Hazkundea enpresaren ekoizpen ahalmena handitzea da. Ekoizpen ahalmena modu desberdinetan handitu daiteke, ekoizten duten produktua eta dauden merkatua kontuan hartuz.

Deskargatu

PDF Word HTML