Enpresa: Ekoizpena eta Banaketaren Koordinazioa
Enpresa ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena eta banaketa koordinatzen dituen erakunde espezializatua da.
Ekoizpenari buruzko ikuspegiak:
- Ikuspegi ekonomikoa: ekoizpenak errentaren fluxu zirkularrean duen eginkizuna deskribatzen du.
- Ikuspegi funtzional-utilitarioa: ekoizpena objektuei balioa gehitzen dien prozesua da.
- Ikuspegi teknikoa: ekoiztea ekoizpen baliabideak (eskulana, lehengaiak...) uztartzea da, teknologia jakin bat erabiliz, produktu bat lortzeko (ondasun edo zerbitzuak).
Ekoizpenak gauzei gehitzen dien erabilgarritasun gehigarria balio erantsia da; ekoizpenaren ondoren balio handiagoa baitute prozesu horren aurretik zutena baino.
Nola ekoitzi?
- Zer teknologia erabili? Eskura dauden baliabideak teknologia jakin baten bidez ezin hobeto erabiltzearen efizientzia.
- Teknologia jakin batek beste teknologia batek baino teknikoki efizientzia handiagoa izateko, ekoizpen baliabide gutxiago erabilita lortu behar du ekoizpen bera edo handiagoa.
- Zer baliabide-konbinazio hautatu?
- Ekonomia-efizientzia teknologia merkeena hautatzea da, teknikoki efizientea diren teknologien artean edo eskura dauden artean.
Produktibitatea
Bi formula:- Lanaren produktibitatea (P): ekoizpena / orduak = lana
- Kapitalaren produktibitatea (P): ekoizpena / orduak = makinak
Ekoizpen kostuak:
Ekoizpen-kostua ondasun bat edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabidearen balioa da.- Kostu finkoak (KF): aldatzen ez diren kostuak.
- Kostu aldakorrak (KA): ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira.
- Guztizko kostuak (KG): kostu finkoen eta kostu aldakorren batura. KG = KF + KA.
- Guztizko mozkina (M): guztizko sarreren (SG = P x Q) eta guztizko kostuen (KG) arteko aldea kalkulatu behar da. M = (P x Q) - (KF + KA)
- Bataz besteko kostua (Kbb): produktuaren unitate bakoitzeko kostua da. Kbb = KG / Q
- Bataz besteko sarrerak (Sbb): Sbb = SG / Q
- Guztizko mozkinak (MG): MG = SG - KG
- Bataz besteko mozkina (Mbb): MG = SG - KG
- Sarrera marginalak (Sma): Sma = ASG / AQ
- Kostu marginalak (Kma): Kma = AKG / AQ
- Errendimendu marjinala (Ema): bi magnitude arteko aldea: Ema = Sma - Kma
- Saldutako unitateak (Q): kopurua / ondasuna
- Prezioa (P)