Ekosistemen Egitura eta Funtzionamendua: Biotopo, Biozenosi eta Harreman Trofikoak
1. Ekosistemen Egitura
Def.: Ekologia: organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia. Ekosistemak ikertzen ditu.
Def.: Ekosistemak: eremu jakinetako izaki bizidunek eta ingurune-faktoreek, bai eta haien arteko harremanek ere, osatutako multzoak edo sistemak. Ekosistema guztiek oinarrizko bi osagai dituzte: biotopoa eta biozenosia.
2. Faktore Abiotikoak eta Moldaerak
Def.: Faktore Abiotikoa: ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoak. Adibidez, tenperatura (Tª), argia...
Def.: Moldaerak: izaki bizidunek, eboluzioan zehar, beren ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko, fisiologiko eta portaera-ezaugarriak.
Faktore abiotiko nagusienak: argia, presioa eta gazitasuna dira.
4. Habitata eta Txoko Ekologikoa
Def.: Habitata: organismo horrek bizileku duen tokia da; hau da, bizitza egiteko erabiltzen duen eremu fisikoa.
Def.: Txoko Ekologikoa: ez da espeziearen ingurune fisikoa soilik; espezieak espazio hori nola okupatzen duen, zer bizimodu egiten duen eta ekosisteman zer funtzio duen ere hartzen du barne.
5. Harreman Biotikoak
Espeziebarneko Harremanak:
- 1. Lehiaketa-harremanak
- 2. Lankidetza-harremanak:
- 2.1. Familia-harremanak
- 2.2. Harreman sozialak
- 2.3. Kolonia-harremanak
- 2.4. Harreman taldekoiak
Espeziearteko Harremanak:
- 1. Lehiaketa
- 2. Harrapakaritza
- 3. Mutualismoa
- 4. Inkilinismoa
- 5. Parasitismoa
7. Elikadura-Harremanak
Elikagaiak nola lortzen diren, ekosistema bateko organismoak maila trofikoetan edo elikadura-mailatan sailkatzen dira.
7.1. Kate eta Sare Trofikoak
Def.: Kate Trofikoak: ekosistema bateko izaki bizidunen elikadura-harremanak adierazten dituzten segida sinple eta linealak dira.
Ekosistema bateko elikadura-harremanak hori baino konplexuagoak dira; espezie bakoitzak elikagai bat baino gehiago jan dezake, eta, era berean, organismo askoren elikagai izan daiteke. Kateen artean loturak egiten dira, eta sare bat sortzen da: sare trofikoa.
8. Piramide Trofikoak
Def.: Piramide Trofikoak: ekosistema bateko elikadura-harremanen adierazpen grafikoak dira, eta erakusten dute zer alde dauden maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batzuetan.
3 piramide mota bereizten dira:
- Kopuruen Piramideak
- Biomasaren Piramideak
- Energiaren Piramideak