Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak: BPGa eta Inflazioa

Ekonomia2,41 KB

Hazkundea eta Ekoizpena

Herrialde baten ekoizpena BPGk neurtzen du. BPGa (Barne Produktu Gordina) herrialde batean eta aldi jakin batean (normalean urtebete) benetan ekoizten denaren kalkulua da, hau da, ekoizten diren ondasun eta zerbitzu guztien diru balioa da.

Balio multzo batek osatzen du BPGa:

  • Kontsumoak
  • Inbertsioak
  • Gastu publikoak
  • Esportazioak
  • Inportazioak

Balio horietako bakoitzari makromagnitudea esaten zaio.

Inflazioa

Herrialde batean, ondasunek eta zerbitzuek prezio maila jakin bat izaten dute. Baina prezio horiek modu orokor eta jarraituan igotzen direnean, inflazioa deritzon fenomenoa gertatzen da. Batzuetan, ordea, igo beharrean, jaitsi egiten dira. Orduan, deflazioa edo inflazio negatiboa dagoela esaten da.

Inflazioaren Arrazoiak

  • Ekoizpen kostuen igoera: Enpresek erosten dituzten ekoizpen baliabideen prezioa igotzen denean, kostuen igoera beren produktuen azken prezioetan aplikatzen dute. Askotan, petrolioaren menpekotasuna izaten da inflazioaren iturburu.
  • Eskariaren handitzea: Ekonomia batek eskaini dezakeena baino eskari handiagoa izanez gero, eskasia gertatzen da. Beraz, prezioak igo egiten dira, enpresek ezin dutelako eskaria ase.
  • Diru gehiegi zirkulazioan: Herrialde batek diru gehiegi jaulkitzen badu, diruak balioa galtzen du eta prezioak igo egiten dira. Horrela, diruaren erosteko ahalmena gutxitu egiten da.

Inflazioaren Ondorioak

  • Erosteko ahalmena galtzea: Erosteko ahalmena diru kantitate batekin erosi dezakegunari deitzen diogu, hau da, diruaren balioari. Prezioek gure diru sarrerak baino azkarrago gora egiten badute, erosteko ahalmena galduko dugu.
  • Ziurgabetasuna: Prezioak etengabe aldatzen badira, ziurgabetasuna nagusituko da familien eta enpresen artean. Gainera, inflazio tasa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da sentsazio hori.

Inflazioaren Adierazleak

KPIa (Kontsumoko Prezioen Indizea) produktuen prezioak zenbat igotzen diren neurtzen du, eta, azken batean, gure diruak denboraren joanean zenbat balio galtzen duen ere. Espainian, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) kalkulatzen du KPIa. Erosketa saskia ere esaten zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML