Ekonomia Jasangarria eta Alternatibak
Garapen Iraunkorra eta Ekonomia Jasangarria
Garapen Iraunkorra + Ekonomia Jasangarria: Baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen ditu. Helburua ingurumen babesa, aurrerapen ekonomiko produktibo eta konpetentea kontziliatzen duen patroia da. Gero, ekonomia jasangarria, sistema biologikoak aniztasunez eta produktiboki mantentzeko ahalmena da. Ingurune natural, aberats eta oparoa bermatzeaz arduratzen da. Garapen iraunkorra sustatzeko zenbait proiektu martxan jarri dira: Adibidez, Europako Ingurumen Ikerketa eta Berrikuntza Politika.
Banka Etikoa
Banka etikoa ekonomia erreala, ez-espekulatzailea eta gardenaren aldeko apustua egiten duen banka da. Banketxe etikoen xedea, helburu etikoak bilatzen dituzten enpresetan inbertitzea da. Banka etikoari banka soziala, banka iraunkorra edo banka sostengarria ere deitzen zaio. Fiare-en banku etikoak ez du irabazi asmorik; helburua dirua irabaztea baino pertsonen bizi kalitatea lortzea baita. Bertako txanpon-moten artean ekhia edo euskoa aurkitu ditzakegu.
Etxekoop
Etxebizitza lortzeko beste era bat da. Pertsona talde bat biltzen duen figura da, pertsona horien bizitzeko modu ekologiko bat bilatu nahi dutenak. Etxearen jabetza zurea ez izan arren, erabili ahal duzu. Etxean erabiltzeko kontratu bat sinatu behar dute, jabetza koperatibarena da. Bazkideek sarrera ordaindu behar dute. Etxe bat erostea baino errezagoa da.
Ekonomia Sozial Solidarioa
Ekonomia sozial eta solidarioa ekimen sozioekonomiko, formal edo informalen, indibidualen edo kolektiboen multzoa da. Behar sozialei egokitutako aktibitateak sortzea du helburu:
- Tokian tokiko jarduerari lotutako kalitatezko enpleguak sortzea.
- Enpresa-proiektuan, kudeaketan eta funtzionamenduan erabaki hartzeko orduan partaide guztiak maila berean izatea.
Ekonomia zirkularrean oinarritzen da, hau da, erabili-bota jarreratik aldendu, produktu bakoitzaren biziraupena luzatzea eta eguneroko bizitza hobetzea da helburua.
Desazkundea
BPG-a ez litzateke gizarte baten hazkundea neurtzeko tresna egokia, ez baitu kontuan hartzen ongizatea, ekosistemen osasuna eta klimaren desorekak. Nahiago ditu Giza Garapen Adierazlea, ingurumen jardueren adierazlea edo aztarna ekologikoa. Joera honek dioenez, ingurumen kontserbazioa ezinezkoa da ekoizpen ekonomikoa murriztu gabe. Gutxiagorekin hobeto bizitzea litzateke erronka. Ez da ezkorra, guztiz kontrakoa baizik. Produktibismoaren aurkako mugimendu bat da.