Ekonomia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuen Gida
Ekonomia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak
Lehengaiak eta Baliabideak
- Lehengaiak: Naturako elementuak dira, gizakiok zuzenean kontsumitzeko, produktuak sortzeko eta energia-beharrak asetzeko erabiltzen ditugunak. Hiru lehengai mota daude: animalia-, landare- eta mineral-jatorrikoak.
- Baliabide Berriztagarriak: Ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko.
- Baliabide Berriztaezinak: Oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua oso geldoa da.
Energia-Iturriak
- Energia-iturria: Industria-prozesuetan eta garraioan behar den indarrez hornitzen duten natura-baliabideei esaten zaie.
- Energia nuklearra: Energia elektriko nuklearra mineral erradioaktiboen atomoen fisio-hausturatik sortzen da. Fisio-prozesua zentral nuklearretan egiten da.
- Energia hidroelektrikoa: Uraren indarra erabiltzen da. Presak eraikitzen dira.
- Biomasa: Energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da. Errekuntza horretan askatutako beroa ura lurrun bihurtzeko erabiltzen da.
- Energia geotermikoa: Lurraren barneko beroaz baliatzen da.
- Marea-energia: Olatuen eta mareen mugimendua erabiltzen da elektrizitatea sortzeko.
Industria eta Enpresak
- Deslokalizazioa: Lurralde batean enpresa itxi eta beste toki batera berriro irekitzea.
- Enpresa multinazionalak: Herrialde askotan jarduten dute.
- Industria astuna: Beste industria batzuk hornitzen ditu, hau da: siderurgia, metalurgia, industria petrokimikoa, zementu-industria eta ekipamendu-ondasunen industria. Lehengaiak erauzten diren lekuetatik gertu kokatzen dira edo baliabide horiek jasotzen dituzten portuetatik (tresnak, garraioa, zura, etab.).
- Industria arina: Produktu landuz hornitzen ditu kontsumitzaileak. Kontsumo-ondasunen industria ere esaten zaio: elikagaigintza, kimiko arina, elektronikoa, automobilgintza eta ehungintza.
- Industrien kokapena: Zazpi faktorek eragiten dute: garraio-erraztasuna, eskulanaren eskuragarritasuna, prestakuntza eta kostuak, kontsumitzaileengandik hurbil egotea, faktore politikoak, beste industria batzuetatik hurbil egotea, lurzoruaren prezioa eta natur baliabideen ugaritasuna.
Garraioa eta Turismoa
- Garraio-zerbitzuak: Garraiobideak eta zerbitzu horien arteko loturak egiten dituzten zerbitzuak dira.
- Lehorreko garraioak: Bi mota daude: errepideko garraioa eta trenbide bidezkoak.
- Aireko garraioa: Bidaiak eta bolumen txikiko salgaiak eramateko erabiltzen da. Alde ona lastertasuna da. Alde txarra, zarata handia egiten dutelako eta erregai asko kontsumitzen dutelako.
- Turismoa: Gure ingurunetik kanpo dugun edozein joan-etorri da, gutxienez 24 orduko egonaldia igarotzeko. Bederatzi turismo mota daude: kostakoa, mendikoa, abentura-turismoa, landa-turismoa, kultura-turismoa, erlijio-turismoa, osasun- eta ongizate-turismoa eta gastronomia-turismoa.
Industria Herrialde Garatuetan eta Azpigaratuetan
| Industria herrialde garatuetan | Industria herrialde azpigaratuetan |
|---|---|
| Munduko industria-enpresa handi gehienak herrialde garatuetakoak dira. | Industria gutxi dago. Azken urteotan bizkor industrializatzen ari dira. |
| Enpresa horietako asko multinazionalak dira. | Sarritan, enplegua multinazionalen mende dago. |
| 1990eko hamarkadatik, garapen-maila txikiko herrialdeetan kokatu dira. Zenbait faktorek eragin dute hori: eskulan ugaria eta merkea da, eta liskar gutxi sortzen ditu. | Gobernuek eskaintzen dizkiete multinazionalei enpresa horien inbertsioak erakartzeko. |
| Produktibitate handia dute, baina gero eta jende gutxiago jarduten du industria-sektorean. | Multinazionalek alde ona eta alde txarra dituzte. |
Merkataritza
| Barne-merkataritza | Kanpo-merkataritza |
|---|---|
| Handizkaria: Produktu kantitate handiak ekoizleari zuzenean erosi eta ondoren txikizkariei saltzen dizkien merkatari edo enpresa da. | Herrialdeen artean egiten den merkataritza da. |
| Txikizkaria: Kontsumitzailearekin zuzenean aritzen den merkataria edo saltokia da, eta produktuak kantitate txikitan saltzen ditu. | Inportazioak eta esportazioak egiten dira. |
| Merkataritza-balantza eta ordainketa-balantza. |